Kaixo KZguneako lagunok! Hementxe nabil etxean, medikuaren zain kontsulta pasatzeko. Ez, ez pentsa medikua etxera etorriko denik… Gustatuko litzaidakeela? Bai, noski, baina ez, kontsulta telefono bidez egingo dut. Ez da ezer larririk. Duela aste batzuk analisi batzuk egin nituen eta emaitzak zeintzuk diren konprobatuko dut medikuarekin. Bakar bakarrik. Eta noski, KZguneak antolaturiko “Online Izapideak Osakidetzan” izeneko hitzaldiari esker, Osakidetzako webgunetik egin daitezkeen guztia ikasi nuen, eta orain anbulategira ezinbestekoa denean bakar bakarrik joaten naiz.

Lehen esan dudan moduan, Osakidetzako webgunean gauza ugari egin daitezke. Esate baterako, medikuarekin hitzordua hartu. Ez naiz txantxetan ari, ez. Amaitu da anbulategira alferrik deitzearena erantzun bat jasotzeko. Osakidetzako webgunearen bitartez erabaki dezaket kontsulta presentzialki edota telefono bidez egitea, medikuarekin edo erizainarekin. Nahi dudan egunean eta orduan. Erraz erraz. Zer iruditzen zaizue?

Horretaz gain, Osakidetzak app bat dauka. Nire smarphonetik, kontsulta eta izapide ugari egin ditzaket berari esker. Nik KZguneako “Online Izapideak Osakidetzan” hitzaldian deskubritu nuen eta oso gustora nago. Orain, nire osasun karpetara nire mugikorretik sartzeko aukera daukat.

Zer da Osasun Karpeta zehazki?

  • Ospitaleko eta kirurgiako altak sorturiko txostenak kontsultatzeko eta deskargatzeko leku bat da.

  • Froga radiologiko eta analitikoetara sartzeko toki bat.

  • Historia farmakologikoa eta txertatze historiala ikusteko aukera ematen du.

  • Osasun langileriari zalantzak eta mezuak bidaltzeko leku bat da.

  • Eta askoz gehiago.

Ez ahaztu Osasun Karpeta erabiltzeko ezinbestekoa dela ziurtagiri digitala edo B@KQ aktibatuta edukitzea. Dagoeneko badakizue zertaz ari naizen, ezta? Edozein KZgunean eskatu dezakezue.

Ring!!! Ring!!! Tira, nor da? Ai ene, Mikel izango da seguruenik, nire medikua…

– Mikel?

– Bai, ni naiz. ¡Kaixo Kontxi!

– Kaixo, esaidazu, zer moduz analisiak?

– …

Online Izapideak Osakidetzan” izeneko hitzaldiari esker Osakidetzarekin, Euskal Osasun Zerbitzuarekin egin dezakezun guztia kontatzen dizugu.

Zertara ari zara itxaroten joateko?