Sare sozialak gure egunerokoaren parte dira jada. Facebook eta Twitter oso ezagunak dira, baina Instagram agian ez hainbeste.

Instagram coolmedia-ren parte da, modan dauden sare sozialak izendatzeko erabiltzen den inglesesko hitza dugu hau. 500 milioi erabiltzaile baina gehiago ditu, eta zenbaki honek goruntz jarraitzen du. Egun bakar batean egiten diren argitarapenek, 4.200 milioi likes edo gustatzen zait jasotzen dituzte batazbeste.

Esan dugu Instagram sare sozial bat dela, baina zertxobait gehiago azalduko dugu berari buruz.

Instagram es una de las redes sociales más de moda.

Zer da Instagram?

Instagram argazkiak eta bideoak partekatzeko sare sozial bat da eta Smartphone edo Tablet batetaik erabiltzeko dago diseinatua. Web bertsioa ere badauka, baina bere aukerak oso mugatuak dira.

Appa erabiltzeko erraztasunak arrakasta handia eman dio. Hiru pausu bakarrik egin behar dira zerbait argitaratzeko:

  1. Argazkia atera edo bideo bat grabatu.
  2. Nahiko bagenu, argazkiari filtro bat aplikatu.
  3. Irudi edo bideoari buruzko azalpentxo bat idatzi eta publikatu.

Lehenagoko puntuan azaldu bezala aplikazioak argazkiei filtro digital ezberdinen bidez aldaketak egiten uzten digu.

Ejemplo de diferentes filtros aplicables a las fotografías.

Honela esanda ohiko zerbait dela pentsa genezake, denok egin dugu antzeko zerbait Facebook edo Twitterren, orduan…

Zerk egiten du sare sozial hau hain arrakastatsu?

Instagramek bere erabiltzaileengako izan duen arreta da zihurrenik faktore garrantzitsuenetako bat. Instagramek bere erabiltzaileen eskaerak entzun ditu hauek eginiko iradokizunak garatuz: Argazkietan Zoom egiteko aukera, hainbat argazki/bideo batera argitaratzeko aukera, besteen publikazioak gordetzeko aukera non dauken jakiteko…

Appak 24 ordutara desagertzen diren bideo eta argazkiak publikatzen uzten du Instagram Stories-ekin eta baita bideoak zuzenean emititzen ere Instagram Direct-ekin.

Gainera, Instagramekin bateragarriak diren aplikazio xelebreak ere badaude:

  • Boomerang, mugimendu-dun argazkiak ateratzeko.
  • Layout, collageak eta argazki osaketa dibertigarriak sortzeko.
  • Instaquotes, argazkiei gehitu daitezkeen esaldi eta testu bilduma batekin.

Gehiago jakin nahi duzu? Apunta zaitez gure Instagram ikastarora.