Zenbat aldiz gertatu zaigu mugikorra aldatzean bertan genituen kontaktu, aplikazio, argazki eta bideoak, Whatsappeko mezuak, etab. galdu ditugula? Agian mini SD txartelari esker zerbait berreskuratu ahal izan dugu baina, eta gainerakoa?

Gure mugikorra segurtasun-kopiak automatikoki egiteko konfiguratuta badago ez dugu inolako arazorik izango, gure Google-ko kontua arduratuko baita informazio hau guztia gordetzeaz.
Android-ek gure kontuen konfigurazioaren, kontaktuen, instalatutako aplikazioen, argazkien, bideoen, jokoen aurrerapenaren… segurtasun-kopiak egin ditzake. Aukera hauek non dauden jakin beharko dugu soilik.

Informazioaren galera eragozteko beharrezkoa da segurtasun-kopiak egitea.

Android-en segurtasun kopiak

Gure Android gailuak segurtasun-kopiak modu egokian egiten dituela ziurtatzeko, Ajustes-en sartu eta ondoren Copia de Seguridad atala topatuko dugu. Baliteke aukera honen kokalekua aldatzea daukagun Android bertsioaren arabera. Behin lekua topatuta segurtasun-kopiak aktibatu eta desaktibatu ahalko ditugu, informazioa zein kontutan gordeko den ikuskatu, datuen berriztatze automatikoa egin, segurtasun-kopiak zer nolako tartearekin egingo diren ikuskatu, etab.

Nola egingo dugu gure gailuaren segurtasun-kopia berreskuratzeko?

Gure gailu berria gure Google-ko kontuarekin konfiguratzen dugun momentuan bertan galdetuko digu ea gure segurtasun-kopiak berreskuratu nahi ote ditugun. Baietz esatea nahikoa izango dugu eta minutu gutxiren buruan gure informazio guztia eskuragarri izango dugu gure Smartphone berrian.

Gehiago jakin nahi al duzu zure Android gailuari edo bertan dituzun Google Aplikazioei buruz? Apunta zaitez gure Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi eta Google Aplikazioak zure gailuetarako ikastaroetara.