Uda bukatzear dago, ikastolara buelta iritsi da, KZgunea martxan ipini da… eta bestetik udazkena hurbiltzen ari da. Baina ez dugu pentsatu behar udazkenean izadiaz ezingo dugula distrutatu. Kontrakoa. Urte-sasoi berriarekin, zuhaitzak kolorez aldatzen hasiko dira, udazkeneko fruitu gozo-gozoak helduko dira, migrazio hegaztiak hegoalderantz joango dira eguzki eta bero bila…

KZguneara etorri eta zure smartphonean izadiaz disfrutatzeko aplikazio hoberenak instalatzen ikasi ezazu. Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

Udazkenean izadiaz gozatu aplikazio hauekin

Udazkeneko appak, udazkenaz gozatzeko

Udazkena heltzeak ez du esan nahi etxean geratu behar garenik. KZguneatik aplikazio batzuk aukeratu ditugu zure aisialdian disfrutatzeko, udazkeneko appak zerrenda:

Perretxikoak – Mushtool

Aplikazio hizkuntz anitz honek bai perretxikoen munduan hasten diren pertsonentzat edota baita adituentzat erabilgarria da. Bere funtzionaltasunen barnean, honako hauek azpimarratuko ditugu:

  • Perretxikoak identifikatu ahal izango ditugu kalitate handiko argazkien bidez.
  • Aurkitu ditugun tokiaren erreferentzia gorde ahal izango dugu.
  • Errezeta mordo bat txertatzen ditu.
  • Perretxikoak dastatzeko jatetxeak aurkitzen laguntzen gaitu.

Android eta iOSerako erabilgarri dago.

Bideak

Marroi, gorri, hori… koloreko hostoz jantzitako zuhaitzen artean paseatzea gure erretinetarako gozamena da. Aplikazio honek zeure herritik gertu dauden xendazaletasun ibilbide liluragarri eta ezberdinak bilatzeko aukera emango dizu.

Androiderako erabilgarri dago.

Iparorratz

Perretxikoak aurkitzeko buelta ugari eman behar dira, eta tokia ez ezagutuz gero galtzeko arriskua daukagu. Iparra ez galtzeko eta etxera bueltako bidea aurkitzeko, zure Smartphonean iparorratz batekin konta ezazu beti.

Androiderako erabilgarri dago.

Nire etxeko baratzea


Udazkena ere nekazaritza lanen garaia da. Baratza daukatenentzat, nahiz eta etxeko balkoian dutenentzat, lana dago beti: erein, lurra prestatzeko lanak… eta denbora-pasa honeta
ra heldu berriak izanez gero, aplikazio honek pausuz pausu lagunduko gaitu bere tutoretzei esker.

Androiderako erabilgarri dago.

Zure Smartphone edo tabletan aplikazio hauek instalatzen ikasi nahi izanez gero, eman izena gure ikastaroan.

Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi