KZgunean 16 urte daramatzagu pertsona bakoitzaren maila teknologikoari eta ordutegiari egokitzen diren ikastaroen zerrenda zabala eskeintzen. Teknologi berriek aurrera egiten duten bezala, KZgunean ere gure formakuntza katalogoa etengabe berritzen, egokitzen, handitzen eta eguneratzen dugu.

Ikastaro berriak KZgunean

Zeren zai zaude? Gure formakuntza katalogoa

kontsultatu eta eman izena gure ikastaroetan”

Eta hori da hain zuzen gaurko postean landuko dugun gaia, KZguneako formakuntza katalogora gehitu diren ikastaro berriak.

Jarraian, formakuntza katalogora erantsi diren azken ikastaroen zerrenda ikusi dezakezu:

Pocket. Internetetik interesatzen zaizun guztia gorde eta beranduago irakurri

Pocket aplikazioak, web orri baten edukiak gordetzeko aukera eskeintzen du beranduagu eskuragarri izateko. Mugikorra, tableta edota ordenagailua sinkronizatuz gero, informazioa edozein gailutan irakurtzeko aukera izango dugu nahiz eta konexiorik ez izan

Eman izena Pocket. Internetetik interesatzen

zaizun guztia gorde eta beranduago irakurri ikastaroan”

  • Ikastaroaren iraupena: 2 ordu
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa

Musika aplikazioak zure gailuetarako

Ikastaro honetan gure smartphone edo tabletean musika entzuteko, abestiak identifikatzeko edo musika erosi eta jaisteko instalatu ditzakegun aplikaziotan ipiniko dugu ardatza.

  • Ikastaroaren iraupena: 2 ordu
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa

Google Aplikazioak zure gailuetarako

Ikastaro honetan Google aplikazio garrantzitsuenak gure gailuetan erabiltzen ikasiko ditugu: Gmail, Maps, Argazkiak, Drive eta Keep.

Eman izena Google Aplikazioak

zure gailuetarako ikastaroan”

  • Ikastaroaren iraupena: 10 ordu
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa

Instagram:

Instagram, mugikorrak diren gailuentzat bereziki, samartphoneentzako eta tabletentzako, diseinatutako sare soziala da. Sare sozial honen bitartez, gailuarekin hartutako zure bizitzako edozein une partekatu ahal izango duzu argazki eta bideo formatuan.

Eman izena Instagram ikastaroan”

  • Ikastaroarean iraupena: 4 ordu
  • Modalitatea: aurrez aurrekoa

Zure Smartphone-a prest izan

Hitzaldi honetan, gure mugikorra lehenengo egunean bezain ondo jarraitzeko, gailu mugikorraren kudeaketa eta zainketa egokia egiteko burutu beharreko zenbait aholku eta ekintzekin azaltzen dira.

Eman izena Zure Smartphone-a prest izan

ikastaroan

  • Ikastaroaren iraupena: 2 ordu
  • Modalitatea: hitzaldia

KZguneak eskeintzen dizkizun ikastaro berriren bat egitera animatzen zara?

Eman izena itxarote zerrendan eta guk deituko dizugu.