Gure gorputza osasuntsu mantentzearen garrantziaz etengabe nabarmentzen diguten bezala, gure garuna sasoi onean egoteko ariketak egin behar ditugu. Jada “10 webgune memoria ariketak egiteko” sarrreran azpimarratu genuen gure memoria lantzearen garrantziaz, batez ere gero eta nagusiago egiten garen einean.

Sarrera hartan webguneei buruz hitz egin genuen. Orain, KZguneatik zure garuna entrenatzeko aplikazioak erakutsi nahi dizkizugu. Zure Smartphonen laguntzari esker eta app hauen bidez burua landuko duzu, baita oroimena eta konzentrazioa ere.

Trebatu zure burua Aplikazio hauekin

Zure burmuina gogotsu eta buru bizkortasuna mantendu nahi baduzu, zure arreta, memoria edo buruketak ebazteko ahalmena trebatu. Gaur zure garuna trebatzeko aplikazio onenak ekartzen dizkizugu:

Zure garuna entrenatzeko aplikazioak

NeuroNation

29 ariketaz eta 8 kurtsoz osatutako aplikazio honek, aintzako neurozientifikoen laguntzaz garatu da. Zure gaitasun eta abilidade ezberdinak frogatu ahal izango dituzu. Gainera zure ahalmen kognitiboko estatistikak ikusi ahal izango dituzu. Aplikazio honek zure konzentrazioa, buru-indar eta adimena hobetzen lagunduko dizu.

Lumosity

Aplikazio honek 25 buru-joko baino gehiago eskaintzen ditu. 4 arlo lantzen dira: oroimena, aditasuna, buruketak ezabatzeko ahalmena eta prozesatseko arintasuna. Zientifiko eta diseinugile batzuei esker garatutako aplikazio honek zure burua aldatzeko duen ahalmenan oinarritzen da. Aurkezten dizun reto eta praktiken bidez zure gaiasunak hedatu ahal izango dituzu eta zure eboluzioa ikusi dezakezu.

Fit Brains Trainer

360 saiotik gora osatutako aplikazio honi esker zure buru bizkortasun, konzentrazio ahalmena eta memoria trebatu ahal izango dituzu. Paul Nussbaum doktoreak, Estatu Batuetako neuropsikologia arloko buruzagitzak, garatutako aplikazioa da hau. Lortutako puntuaketak gorde egiten dira. Honela zure emaitzak eta lortutako progresua ikusi ahal izango duzu.

Eidetic

Aplikazio honek “banandutako errepikazioa” deitutako teknika erabiltzen du gura duzuna buruz ikasi ahal dezazun. Aplikazioaren helmuga buruz ikasteko modurik hoberena irakastea da. Kontzeptu berberak birpasatzen ditu zure burua pixkanaka-pixkanaka informazioa har dezan. Notifikazioen bidez proba hauek noiz egin behar dituzun gogorarazten dizu. Aurrera egiten duzun einean, frogak denboran zehar banantzen joango dira, epe luzean informazioa buruan gordetzen laguntzeko.

Clockwork Brain

Aplikazio honek hainbat puzle eta buru-frogen proposamena ekartzen dizu zure buru ahalmena eta arreta froga dezazun. 17 joko ezberdinen bitartez zure memoria, arreta, trebetasuna eta arrazoibidea landuko dituzu. Aplikazio honek froga bakoitzaren zailtasun maila itxuratzen uzten dizu.

Frogatu zure buru-ahaltasuna aplikazio hauekin. Zure Smarphonean APPak deskargatzeko zalantzak badituzu, eman izena gure ikastaroan:
Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi