Kaixo KZguneako lagunak? Zer moduz? Ni oso lanpetuta, beti bezala. Etxean garbiketa egitea erabaki dut -semeak aginduta, onartu behar dut- eta ez dakit zer egin zenbait gauzekin. Ideia bat izan dezazuen, nire etxea merkatua bezalakoa da, denetik daukat: arropa, liburuak, koadroak, altzariak… Gauza batzuk lagunei eman dizkiet, baina beste gauza batzuekin ez dut hainbesteko zorterik izan. Ez nituzke zakarrontzira bota nahi, ziur beste pertsona batentzat baliagarriak izango direla.

Hainbat pertsonen animoak jaso ditut “Zergatik ez dituzu gauzak saltzen internet-en?”. Ez zait ideia txarra iruditzen, egia esateko. Dagoeneko ez diot beldurrik Internet-en erosteari, KZgunean eginidako ikastaroei esker, hala nola, Erosketa SeguruakedotaOrdainketa Seguruak. Baina onartu behar dut gauzak saltzeko gauza gehiago jakin behar ditudala.

KZgunean, Jonek esan dit gauzak saltzeko ikastarorik egokiena Erosketa eta Salmenta Seguruak Internet-en dela, urruneko ikastaro bat hain zuzen ere. Izena ematea erabaki dut, ez bait dut hanka sartu nahi.

Ikastaroan produktu bat saltzeko kontutan eduki beharreko gauzak azaldu dizkigute. Adibidez, objektuaren deskripzio zuzen bat egitea ezinbestekoa da, alegia, produktuaren inguruko informazioa benetazkoa izatea. Produktuaren inguruan esaten duguna egiazkoa izan behar du. Horretarako, onena argazki batzuk gehitzea izaten da, modu honetan, pertsonek artikuluaren egoera zein den jakingo duelako.

Bestalde, garrantzitsu da saltzeko webgunea zein izango den ondo aukeratzea, orrialde guztiek ez dute berdin funtzionatzen. Bigarren eskuko orrialde batzuen funtzionamendua ikusi dugu: Ebay -ezagutzen nuena- edota Wallapop, azken hau oso interesgarria. Orrialde hauetan oso baliagarria da jakitea zenbatekoa izengo den komisioa produktua saltzeagatik, alegia, orrialdeak irabaziko duena. Horretaz gain, ordainketa eta produktua entregatzeko moduak zeintzuk izango diren ondo azaldu behar dira, inongo gaizki ulerturik gerta ez dadin. Erosleak guri eta prozesu osoaren inguruko iritzia emango du, hortaz, nota ona ateratzea gomendagarria da etorkizunerako…

Ikusten duzuenez, ez zara saltzaile on bat izan behar gauzak Internet bidez saldu ahal izateko. Aholku hauek jarraituz, salgai nituen artikulu guztiak saldu izan ditut arazorik gabe. Diru gehigarri bat atera dut, ondo datorkidana eta garrantzitsuena: trastelekuan leku ederra irabazi dut gauza gehiago sartzeko. Ederki!