YouTube, edozein gaiari buruzko bideoak aurkitzeko plataforma da. Youtuben erabilgarritasun nagusia besteen bideoak ikustea da. Baina besteen bideoak ikusteaz gain, gureak igo ditzakegu eta YouTuberak izan.

Kontuan izan behar da ehundaka pertsonek igotzen dituztela bideoak YouTubera. Bideoak sortzea eta igotzea erreza da, zaila arrakasta izatea da. Youtubeko kanal batekin hasteko intentzioa baduzu, hona emen aholku zerrenda bat modu onean hasi zaitezen.

Youtubeko kanal bat hasteko aholkuak

Ideia batean ardaztu eta mantendu

Mila arrazoi izan ditzakegu bideoak grabatzeko eta Youtuben emateko: negozio bati publizitatea emateko, grin edo hobbie bat besteekin partakatzeko edota soilik, gauza berriak probatu nahi ditugulako.

Ideaiak argi izan behar dira eta helburuak zeintzuk diren zehaztu hasi aurretik.

Iraunkor izan behar gara, egutegi bat mandenduz

Oso pertsona gutxik jardun dezakete Youtuberako bideoak sortzen. Gure denbora betetzen dituzten hainbat gauza ditugu (seme-alabak, lana, etab.)

Gomendagorria da gure bideoen argitarapenen planifikazio egutegi bat izatea, emisio erritmo mantentzeaz gain.

Gioi bat prestatu (gaiak, ordena, …)

Oso garrantzitsua de argi izatea landuko dugun gaia zein den eta zeintzuk diren eskura ditugun baliabideak.

Telebista saioetan gertatzen den bezala, grabatzen hasi aurretik gioi bat prestatzea denbora eta arazoak aurreztuko dizkigu.

Bideo bat grabatzeko momentuan…

Bideo kamera bat behar dugu edo kalitatearen arabera webkam bat edo telefono bat erabili dezakegu. Gainera beste elementu batzuen beharra izan dezakegu lana egokia izan dadin: tripode bat, foko bat, ….

Bideo bat editatzeko orduan…

Lehenengo saiakeran bideo osoa biribil grabatzea oso zaila da, baita adituentzat ere. Posible da bideo-editore bat behar izatea. Bideo-editoreei esker montaiak egin ahal izango ditugu, zatiak kendu, grabazio ezberdinak nahastu, zirrarak gehitu, etab.

Agian nahikoa izan daiteke Youtubek sarean erabilgarri duen bideo-editorearekin.

Bideoa igo eta gero, zer?

Gure helburuak lortzeko, hobe ahalik eta jende gehienak bideoak ikustea. Biralitatea lortzeko, bideoak sare sozialetan partekatu ditzazkegu (Facebook, Twitter, Instagram, …).

Youtubeko kanal bat hasteko aholkuak

Eta noski, aldizka gure bideoei esker lortutako emaitzak nolakoak diren aztertzea oso garrantzitsua da.

Youtuberi buruz gauza gehiago jakin nahi badituzu, eman izena Youtube: bideoak ikusi baino gehiago ikastaroan