Gaur Instagram-eko trikimailu batzuei buruz hitz egin nahi dugu. Dakizun bezala, Instagram KZgunean ematen den ikastaro bat da. Ikastaroaren helburua sare sozial hau erabiltzea eta gure gailuarekin argazki edo bideo moduan arrapatutako momentuak partekatzea da.

Eman izena Instagram-eko ikastaroan. Aurrez aurreko edo

urruneko modalitatean egin ahal izango duzu:

Instagram-eko aurrez aurreko ikastaroa

Instagram-eko urruneko ikastaroa.”

Ikastaroan ikasitakoaz gain beste trikimailuren bat ezagutu nahi baduzu, jarraitu sarrera hau irakurtzen:

Instagram:gure argitalpenak hobetzeko trikimailuak

  • Zoom egitea: pantailan ikusten ditugun irudiak txikiegiak iruditzen bazaizkigu, pantailan atximur eginez hauek handitu ditzazkegu.

  • Kontu pribatua edo publikoa: Instagram-eko kontuak pribatuak edo publikoak izan daiteke. Gure kontuaren ezarpenetan pribatutasuna gure neurrira egokitu dezakegu.

  • Iragazkiak kudeatu: botoi bat dugu iragazkien ordena aldatu ahal izateko. Interesatzen ez zaizkuguna gure zerrendatik desagerarazi ditzazkegu. Iragazkia aukeratu behar izango dugu eta posizio batetik bestera mugitu.

  • Argitalpenak beste sare sozialetan partekatu: gure kontuaren ezarpenetan, beste sare sozial batzuk Instagram-ekin lotu ditzakegu (Facebook, Twitter, eta abar.). Honela argitaratzen ditugun argazkiak beste sare sozialetan ere argitaratuko dira automatikoki.

  • Albumak argitaratzea: argitalpen bat egiterakoan, argazki bakarra bidal dezakegu edo hamar irudiz osatutako album bat sortu. Albumaren barruan, argazki bakoitza banaka editatu ahal izango dugu.

Trikimailu hauetaz gain, gure Instagram-eko kontuari eta gure argazki eta bideoei itxura erakargarriagoa emango dioten bi aplikazio erakutsiko dizkizuegu.

  • Argazki panoramikoak partekatzea: PanoramaCrop Play Store-tik jeitsi dezakegun aplikazioa da, argazki panoramiko albumak sortu ahal izateko.

  • Argazkiak banatzea eta fotomosaiko bat sortzea: Instagrid argazki bat 3×1, 3×2 eta abar lauki-sareetan ebakitzeko erabil dezakegun aplikazio bat da eta honela irudi horrekin mosaiko bat sortu.

Instagrameri buruz gehiago jakin nahi baduzu, ikus itzazu blogaren sarrera hauek

Instagram: zer da eta nola erabiltzen da

Agian ezagunak ez dituzun Instagrameko trikimailuak eta appak