Sarrera honen lehenengo atalean hitz egin genuen bezala, “Konektore-Motak I: Sinkronizazioa eta karga”, batzuetan oso zaila egiten zaigu ulertzea zer konektore-mota behar duten gure aparatu elektronikoek. Horregatik, merkatuan dauden bideo eta audio konektore desberdinak identifikatzen eta zertan bereizten diren jakiteko gida txiki bat ekartzen dizuegu.

Azken berritasun teknologikoak ezagutu itzazu KZguneako “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian

Garrantzitsua da jakitea elektronikan bi mundu daudela, analogikoa eta digitala. Seguru, digitala analogikoaren eboluzioa dela pentsatzen dugula, baina egia esan, transmisio elektroniko guztiak oinarri analogikoa dute. Ondoren, bai batean eta bestean zer konektore-mota dauden ikusiko dugu.

Bideo analogikoa

  • S-Bideo:

 

 

 

 

VHS bideo sistemetan, zintako bideokameretan eta bideokontsoletan erabiltzen zen 4 pin-eko konektorea da.

  • Osagaiengatiko Bideoa:

 

 

 

 

 

Hiru konektore erabiltzen ditu: berdea, urdina, eta gorria. Bakoitzak informazio mota bat darama, berdeak distira eta gorriak eta urdinak krominantzia daramate. Bideoa 1080p-rainoko goi-definizioan transmititzen du.

  • VGA:

 

 

 

 

 

Konexio mota hau ordenagailu monitoreetan, baita plasma edo LCD telebistetan oso erabilia da. 15 pineko konektorea da eta urteetan zehar estandarra izan da, bideo digitaleko seinalea heldu zen arte.

Audio eta bideo analogikoa

  • Bideo Konposatua:

 

 

 

 

 

Kolore horiko konektore batekin dagoen kable bat da. Hiru kableko kit bat saltzen da, RCA (horia, beltz eta gorria). Gaur egun beste konponbide hobe batzuekin konparatzen bada irudi-kalitate baxuena duena da.

  • Euroconektorea:

 

 

 

 

Bi gailu konektatzen ditu, adibidez telebista eta DVD bat, eta kable bakar baten bidez, bideoa eta audio estereo transmititzen du. Orain arte konektore mota hau telebistetan, DVD irakurgailuetan, Blu-rayean, TDT-a sintonizagailuetan, bideokontsoletan, etabar-ean erabiltzen da; nahiz eta azken modeloetan HDMI erabili.

Audio eta bideo digitala

  • HDMI:

 

 

 

 

 

Gaur egun telebistetan, monitoreetan, kontsoletan eta Blu-Ray-etan goi definizio soinu eta irudia lortzeko erabiltzen den konektorea da. Oso erabilgarriak dira ordenagailu bat LCD telebista batean konektatzeko.

  • DisplayPort:

 

 

 

 

 

HDMI-aren antzeko konektorea da bere ezaugarri teknikoetan, baina hau ez da telebistetan aurkitzen; normalean txartel grafiko batzuetan erabiltzen da.

Gure aurreko sarrera errepasa ezazu eta konektoreei buruz gehiago ezagutu: “Konektore-Motak I: Sinkronizazioa eta karga