Gaur eguneko egoera zein den ikusita, laster Internetek telebista ordezkatuko duela pentsa dezakegu eta app-ak kanalak ordezkatuko dituztela. Etorkizunean pentsatzea beti nahiko zalantzagarria da baina hunkigarria ere, horregatik gaurkotasuna duten gaien hildoan egotea gustatzen zaigu.

“ Zure Smartphonean aplikazioak instalatzen eta erabiltzen ikas ezazu ondoren zure telebistan egiteko

Google Aplikazioak zure gailuetarako

Zure telebista Smart TV batean bihurtu

Zure telebista Smart TV batean bihurtu

Kzguneatik, zure telebista Smart TV bat ez bada eta bertan Interneta izan ahal izateko merkatuan dauden gailu desberdineei buruz informatu nahi zaitugu. Behar izango duzun bakarra, etxean Interneteko konexioa izatea eta HDMI-a konexioa duen telebista bat.

  • Google Chromecast

 

 

 

 

 

HDMI konexioa bitartez telebistara konektatzen den gailu txiki bat da, pen drive bat baino apur bat handiagoa. Chromecast-ek ispilu bat bezala funtzionatzen du, hau da, zure Android edo iOS gailuan duzun edukia, telebistan ikusiko ahal izango duzu. Azpimarratu behar da soinua ere bidaltzen dela, honela zure Smartphoneko edo Tablet-eko bideoak ikus ditzakezula telebistan eta edukia partekatzen zauden bitartean deitzen badizute, soinua zure telefonoan entzungo da soilik eragozpenak saihesteko.

  • Android TV

 

 

 

 

 

Zalantzarik gabe zure telebistari etekinik handiena ateratzeko sistemarik onena, Android TV-ekin HDMI duen edozein telebista SmartTV batean bihurtuko bait da. Bere erabilera erraza da, Smartphone Android bat bezala aplikazioak instalatu ditzakezu eta Internetetik nabigatu. Urrutiko kontrola du erraz erabili ahal izateko, baina nahi baduzu, sagu edo/eta teklatu bat konekta dezakezu Bluetooth bitartez.

  • APPLE TV

 

 

 

 

 

Orain arte gomendatu dugun guztia gustatu bazaizu, baina zu Apple-ekoa bazara… Ez zazu etsi! Irtenbidea bat dakartzagu: Apple TV. Gailu txiki hau HDMI bidez zure telebistara konektatzen da eta App Store-tik aplikazioak instalatu ahal izango dituzu, Internetetik nabigatu eta zure iPod, iPhone edo iPad-eko edukiak telebistan partekatu ere. iTunes eta iCloud erreproduzitzeko aukera izango duzu ere. Amaitzeko, urrutiko kontrol batekin dator eta sagu edo/eta teklatu bat Bluetooth bidez konektatzeko aukerarekin ere.

App-ak zure gailu mugikorretan instalatzen ikasi nahi baduzu, eman izena Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

ikastaroan