Bateria, askotan burua nahasten gaituen gaia da. Maiz entzuten zenituen “Ezin duzu gau osoan kargatu behar!” edo “Oraindik bateria ugari daukat, eutsiko du” motatako esaldiak, baina badakigu gure gailuak nola kargatu behar diren? Gaur, Kzgunea-tik aholku ugari dakartzagu zure Smartphone edo Tabletaren bateriaren bizitza optimizatzeko eta ahalik eta gehien iraun dezan.

 

Zure gailuei buruz gehiago jakin nahi duzu? Eman izena gure “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan

Gaur egungo bateriak aurrekoak bezalakoak ez direla jakitea oso garrantsitsua da. Orain dela urte batzuk bateriak “memoria efektua” zuezkaten, honek bateria guztiz husten eta 100% kargatzera behartzen gintuen, bestela bateria puzten eta apurtzen zen. Gaur egun, litiozko bateriekin dena aldatu egin da. Segidan ikusiko dugu zer gezur eta zer egi entzuten ditugun honen inguruan.

Karga txikiak

Ionezko Litio bateriak ez ditugu zertan hustu behar guztiz kargatu ahal izateko. Izan ere, bateria hauek alderantziz dabiltza: egokiena egunean zehar gutxika-gutxika kargatzea da, 30%tik jeisten utzi gabe. Bateria hauen bizitza karga-zikloa bateria husten direnean zenbatzen da eta ez karga kopuruaren arabera

Gau osoan kargatzea

Gai honetaz asko hitz egiten da eta ia beti modu ezezkorrean. Gaur egungo mugikorrak segurtasun modua dute, honek kargaren bidezko gehiegizko berotzea eragozten du, hau dela eta bateria hondatzearen arriskua oso txikia da. Beraz, ez dago arriskurik gure mugikorra gau osoa kargatzen uzten badugu.

Kargadore ofiziala erabiltzea

Gailuen kargadore ofizialak erabiltzea oso garrantsitsua da, bereziki kutxan bertan dakartzetenak hauek gure mugikorraren bateriarentzat diseinatutak bait daude. Fabrikatzaileek puntu hau asko azpimarratzen dute, maiz kargadore ezberdinak erabiltzen bait dira eta hauek denboran zehar baterietan eta beraien funtzionamenduan gatazka sor ditzakete.

Bero handia

Bero handia gailu elektronikoen etsai nagusiena dugu, hauek baterien hondatzearen eragileak bait dira. Ezin dugu gure mugikorra eguzkipean utzi, hau gertzatzen bada mugikorraren pantaila estali beharko dugu zuzeneko espozizioa eragozteko. Garrantsitusua da ohitura batzuk kentzea: udan autoaren uztea, bitrozaramika edo lehorgailu baten ondoan uztea, adibidez.

Kargako estalkiak

Aurreko puntua kontuan hartuta, bero iturrietatik ihes egitea oso garrantsitsua da, baina askotan zeintzuk diren jakitea kosta egiten zaigu. Kargako estalkiak, kargadore egokitua daukate baina sarritan ez dute beroa xahutzeko diseinu zuzena eta beroak gure gailuan pilatzen da, bai bateria bai gailua arriskuan jarriz.

Sistema Eragilea eguneratzea

Oso garrantsitsua da gure gailuaren Android edo iOS-en sistema sragilea eguneratuta edukitzea, maiz fabrikatzaileak energi-aurreztea jartzen bait dute gure bateriaren bizitza hobetzeko eta luzatzeko.

Tarteka mugikorra itzaltzea

Gure gailuak ez daude urtean zehar 365 egunetan 24 hordutan piztuta egoteko eginda. Etenaldi bat merezi dute baita ere, naiz eta txikia izan. Mugikorra noizean behin itzaltzea ohitura ona da, nahiz eta bendora laburra izan, honela gure bateriaren bizitza luzatuko dugu.

Aholku hauek ikusi ondoren gure bateriaren bizitza hobetzen ez bada, beste arrazoiengaitik izan daiteke: aplikazio batek bateria gehiegi suntsitsen du, leku eskasa memorian edo aplikazio gehiegi irekiak edukitzea, adibidez. Hau gertatuz gero, birpasa gure “Smartphonean tokia izateko ohitura onak” sarrera, non hainbat aholku ematen dizkizugu zure bateria higatzen dituzten gatazkak sahiesteko.