Urteko gau berezienetako bat hurbiltzen da, Urtezahar-gaua, urteari modu hoberenean agur esateko ilusiorekin, famili eta lagunekin elkartzen garen gaua. Hain garrantzitsu den data honetan, dena perfektu irtetea nahi dugu: afaria, kanpai-hotsak, urte berriko zorion-postalak, ondorengo festa…

Berriro ere zure smartphonea aliatu bihurtu daiteke zure Urtezahar Gaua arrakastsua izateko.

Kzguneatik dena perfektu izatea nahi dugu, Urtezahar gau bikaina ospatu ahal izateko. Horregatik gaurkoan, hain berezia den gaua antolatzen lagunduko dizuten app batzuk ekartzen dizkizugu.

Urtezahar gaua app onenekin

Urtezahar gaua app onenekin

2017 Urtezahar gaua: antola ezazu app onenekin

31ren gaua prestatzeko oso ondo etorriko zaizun aplikazio zerrenda bat proposatzen dizugu. Jarraitu irakurtzen… eta esaiozu agur 2017ri app enenekin.

 

Zure urte amaierako menuarekin lagundu diezakezun aplikazioa. Pausoz pauso azaldutako 130.000 errezeta baino gehiago ditu, eguneroko sukaldaritzako platerekin eta hau bezalako ospakizunetarako errezeta bereziekin. Zure errezetak ere argitara ditzakezu osagaiuak azalduz, jarraitu beharreko pausoak, argazkiak eta beste erabiltzaileekin partekatu ahal izango dituzu.

Kanpai-hotsak zure mugokorretik jarraitu nahi badituzu telebistan ikusi beharrik izan gabe, hau da zure aplikazioa. App oso erabil erraza, urteberrirako zenbat geratzen den jakiteko atzerako kontaketarekin eta karilloia, laurdenak eta mahatsak noiz jaten hasi behar diren argi uzten duten instrukzioekin.

 

Zure mugikorrean animatutako fondoak, koloretako argiekin eta Urteberrira ongietorria emateko su artifizialekin. Atzerako kontaketa dauka, erabat konfiguragarria, 2018rako falta diren egunak eta orduak erakusten ditu.

 

Urteberria zoriondu eguberriko markoekin zure argazkiak edo familienak pertsonalizatuz. App honekin Urte Berriko forma eta kolore desberdineko 15 markoren artean aukeratu ahal izango duzu, zure galeriako argazkiei jarri eta famili eta lagunekin partekatu.

 

Zure lagunak urte amaiera jaiaren jendetzaren artean aurkitzeko aplikazio onena. Lagunak aurkitzen ditu eta bere kokapen zehatza identifikatzen du mapan mugikorreko GPS-aren bitartez. Noizbait bistatik galtzen badituzu, beti bere baimenarekin, gau guztian zehar zure lagunak aurkitu ahal izango dituzu.

 

Eta behin festa bukatu denean eta etxera itzultzeko ordua heltzerakoan, aplikazio honekin zure smartphonea alkoholimetro batean bihurtu daiteke, gidatzeko moduan zauden edo ez jakiteko.

Une bakoitzean duzun alkohol graduei buruz informatzen zaitu, ezabapen denbora %0etara heldu arte, edan dituzun kopa kopuruan, zure gorputzaren pisuan eta sexuan oinarrituz.

Zure smartphonean app hauek instalatzen ikasi nahi baduzu, eman izena “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan. KZgunean itxaroten zaitugu eta Urte Berri zoriontsua opa dizugu