Aurten bai… Erretzeari utziko diot… Dietan jarriko naiz… Kirola egingo dut… Hizkuntzak ikasiko ditut… Eta istorioa urte berri bakoitzean errepikatzen da. Behin eta berriz urte berrirako helburuak proposatzen ditugu. Sarritan gogotsu hasten ditugu asmoak baina azkenean horretan bukatzen dira, asmo hutsetan. Denbora falta, motibazioa falta, ohitura falta… arrazoia edozein izanda, gure helburuak lortzeko asmoak askotan ezertan amaitzen dute.

“Eta zure helburutako bat teknologia berrietan hezitzea bada, kontsulta ezazu KZguneako formakuntza katalogoa”

Zorionez urtarrilaren 1etik aurrera helburu horiek lortzeko lagunduko dizkiguten hainbat aplikazio daude. Oraingo honetan, zure mugikorra aliatu bihur daiteke zure helburuetan ez uts egiteko. KZguneatik 2018an zuk hori lortzea nahi dugu eta zure urteberriren helburuak betetzeko lagunduko dizuten App batzuk aukeratu ditugu.

Urteberriren asmoak

  • Entrenamiento de 7 minutos

App egokia denbora gutxi daukaten horietakoa izanez gero. 30 segunduko 12 ariketa ditu, ariketen artean 10 segundoko atsedenekin eta egunean 7 minutuz soilik. Behar duzun guztia aulki bat eta horma bat da.

Android eta iOSerako eskuragarri dago.

  • Manzanaroja – Tu dieta personalizada

Hasi zaitez ondo jaten dieta meditarraneoan oinarritutako eta nutrizionista eta dietista aditu talde batek garatuta aplikazio honekin. Modu osasuntsuan eta orekatsuan jaten ikasiko duzu.

Android eta iOSerako eskuragarri dago.

  • QuitNow! Dejar de fumar

Jada bi milioi erabiltzaile baino gehiago dituen komunitatean oinarritzen den Appa da, txat baten bidez esperientziak partekatzen dituzte, aholkuak eman eta erretzeari uzteagatik bere borrokan lortutako helburuak azaltzen dituzte. Erre ez duzun egunen kontagailudu, baita ez erretako zigarroena eta aurreztutako diruarena.

Android eta iOSerako eskuragarri dago.

  • Busuu

Hizkuntzak ikasteko aplikazioa. 12 hizkuntzako zerrenda du. Ikasgai laburretan dago antolatuta eta egunean hamar minutu besterik ez dituzu erabiliko. Komunitaea osatzen duten erabiltzaile kopuru handia nabarmendu behar da. ikasten ari zaren hizkuntza hobetzeko beste hiztun natibo batzuekin elkar eragin dezakezu.

Android eta iOSerako eskuragarri dago.

  • Wattpad

App egokia urte honetan gehiago irakurtzea proposatu baduzu. Liburu digitaleko Irakurle honek deskargatu eta zure mugikorrean irakurri ahal izango dituzun milloika liburuetara sarbidea emango dizu. Titulu berriak gehituz bere hazkundeari laguntzen dioten erabiltzaile komunitate handia du.

Android eta iOSerako eskuragarri dago.

 

Eta zure asmoa teknologia berriei buruz gehiago ikastea bada, kontsulta itzazu guztiz doako den gure ikastaroen zerrenda

Zure zai gaude!!!