Inolako zalantzarik gabe, Errege Magoak data hauetako protagonista apartak dira. Ez solik oparien ilusioagatik (ondo portatu behar da, beti zaintzen ari dira eta…), baita aurreko gauaren kabalkadagatik eta errege-erroska tradizionalaren inguruan egiten den familia bileragatik.

“Ona izan bazara eta Erregeek smartphone edo tablet bat ekarri badizute, KZgunera etorri zaitez eta gure Smartphone eta Tabletari buruzko ikastaroetan erabiltzen erakutsiko dizugu”

Suposatu dezakegun bezela, gure Errege maiteentzako joan-etorri askoko garaia da, eta horregatik KZguneatik aplikazio eta web orri desberdinak ekartzen dizkizugu errege egunerako. Aplikazio dibertigarri hauek, Errege Magoei ondo edo gaizki portatu garen erabakitzen lagunduko dien zeregin zailaren laguntzaile izango dira.

Errege egunerako aplikazioak eta web orriak

 

Gure zerrenda etxeko txikientzat pentsatutako aplikazio honekin hasiko dugu. Joko desberdinen bidez, urte honetan haurrak ondo edo gaizki portatu diren ebaluatuko da. Aplikazioaren gauzarik azpimarragarrienan, puntuazio bat jasotakoan Errege Magoek haurrak opariak edo ikatza merezi esanez egiten duten deia da.

Android eta iOSerako eskuragarri

Web orri honi esker Errege Magoek pertsonalizatutako mezua bidali ahal izango diote haurrari, urtean zehar ondo egin duena eta hobetu beharrekoa azalduz. Web orriaren erreztasunari esker, 5 minututan dena prest izango duzu txikienak aho zabalik uzteko. Bideoa nahi duzun pertsonari bidali ahal izango diozu. Gainera, web orriak kategoria berezia du hain umeak ez direnentzat Ekialdeko Errege Maiestateen eskutik aholkuak jasotzeko.

Maiestatentzako gutunaren bidalketarekin atzeratuta bazaudete, ez kezkatu! Hona hemen zeregin hau egiteko era desberdin eta dibertigarri bat. Aplikazio hau erabat pertsonalizatu daiteke haurraren izen eta argazkiarekin, baina ezer idatzi baino lehen denbora-pasa eta asmakilo desberdinak ebazten joan beharko zarete bukaerara iritsi arte gutuna idatzi ahal izateko. Hain atsegina eta erabilerraza den aplikazio hau primerakoa da txikientzat.

Android eta iOSerako eskuragarri

Zalantzarik gabe, umeentzat Errege Magoen kabalkada eguberrietako momenturik berezienetakoa da. Ondo dakigunez, hiri bakoitzak bere kabalkada du (garrantzitsu eta jendetsuenetatik, txiki eta lagun artekoetaraino). Euskadi turismoa web orriari esker kabalkadak hiriburuetan noiz eta non hasten diren ikusi ahal izango ditugu.

  • Santa App

Zalantzarik gabe aplikazio originalena zure etxeko egongelan Errege Magoen magia birsortzeko, goizaldean bere maiestate Erregeen helduera antzezten bait du. Horretarako Smartphonea egongelan utzi besterik ez duzu egin behar, atea itxi eta umeen logelara joan Erregeak bere opariak uzten ari direla abisatzeko (ahotsak, soinu eta zarata entzungo dute flash argiz lagunduta) eta gainera, erregeek hiru umeen izenak esan ditzakete. Segurtasun neurri bezala, umeak gelan sartzen saiatzen badira, aplikazioa desaktibatu egingo da, azken finean erregeen magía ikusezina da ikusnahien begietarako.

Android eta iOSerako eskuragarri

Zenbat aldi saiatu gara Erregeko erroskan zortea izaten irudia gurea izateko… Orain, erroskak eskanerretik pasatzen duen aplikazio honekin zortea izan dezakegu. Apliokazioak esango dizu zati horrek irudia duen edo ez. Aplikazio honen parte negatibo bakarra, beta fasean dagoela, akats batzuk dituela eta beti ez duela asmatzen, baina seguru zure senideak harrituta uzten dituzula eta honi esker zure zatiak ezusterik duen igartzen saiatuz barre batzuk egiten dituzuela.

Android eta iOSerako eskuragarri