Geroz eta kontzientzatuago gaude bizitza osasungarria eramatea gure osasunerako zein garrantzitsua den. Horretarako kirol pixka bat eta gure elikadura zaindu egin behar da. Azken urteetan osasun eta elikadura gaiei buruz dagoen interesen aurrean, zure elikadura zaintzen laguntzen dizuten app eskaintza oso zabala dago.

Elikadura ona kirol pixka batekin uztartu ezazuSasoi ona lortu azken kirol aplikazioekin” ikastaroan gomendatzen dizkizugun app-ak ezagutu itzazu.

Elikadura egokian oinarritutako dieta mantentzea joera bihurtu da. Horregatik gaur KZguneatik era osasungarrian jaten lagunduko dizuten aplikazio batzuk erakutsi nahi dizkizugu.

Appak zure elikadura zaintzen laguntzeko

Appak zure elikadura zaintzen laguntzeko

Zu zaindu eta era osasuntsuan jan nahi duzu?

Zu zaindu eta era osasuntsuan jaten ikasi nahi baduzu, zure smartphonea aliatu aparta bihur daiteke zure helburua lortzeko.

Hurrengo aplikazioak apunta itzazu. Haiekin zure elikadura zaintzen ikasiko duzu:

  • Menuterraneus

Aplikazio honekin asteroko orekadun menua, dieta mediterraneoan oinarrituta planifikatu ahal izango duzu. Eta seme-alabak badituzu, eskola garaiko menuak eskaintzen dizkizu. Zure berezko errezetak gehi ditzakezu, eta gustukoen bezala gehiago gustatzen zaizkizunak markatzea eta gustatzen ez zaizkizunak kanporatzea.

Android eta iOSerako eskuragarri

  • Fooducate

Zure profila neurrira egin dezakezun app-a, adina, pisua, altuera eta jarduera-maila kontuan izanik. Aholkatzen dizkizun errezeta osasungarrietan zehar nola ondo jan erakusten dizu eta nutrizionistek eta osasun adituek landu dituzten aholkuak eskaintzen ditu. Gainera, bere barra-kode eskanerraz elikagai bakoitzaren nutrizio informazio guztia ikusi ahal izango duzu.

Android eta iOSerako eskuragarri

  • Nutrino

Zure profil pertsonala zure sexua, adina, jarduera fisikoa, pisua eta altueraren arabera sor dezakezun interfaze errazeko aplikazioa. Zure elikadura-ohituren automatizatutako ebaluazioa egiten du eta errezeta osasungarriak ematen dizkizu eta zure profilari egotitutako gomendioak. Grafikoak ere erakusten dizkizu egunero hartutako elikagaiei buruzko informazioarekin.

Android eta iOSerako eskuragarri

  • MyFitnessPal

App honek 6 milioi elikagai baino gehiago erakusten dizkizu bere datu-basean, bere mantenugai nagusien erregistroarekin: proteinak, karbohidratoak, azukreak… Bere barra-kode eskanerraren bidez eskanerretik pasatzen duzun elikagai bakoitzak zein osagai dituen ikusi ahal izango duzu. Kalkulagailua du, zure berezko errezetak sartzen dituzunean, bere nutrizio edukiak kalkulatzen dizkizuna.

Android eta iOSerako eskuragarri

  • FatSecret

Elikagai bakoitzaren nutrizio-informazioa erakusten dizun aplikazioa. Janari-eguneroko bat eraman dezakezu planifikatu ahal izateko eta bere segimendu bat egin dezakezu. Gainera, kontsumitutako eta erretako kaloriak erakusten dizkizun dieta egutegi bat du, pisuaren jarratzailea eta zure aurrerabidea erregistratu ahal izango duzun agenda ere bai. Barra-kode eskaner bat ere badu.

Android eta iOSerako eskuragarri

Era osasuntsuan jaten eta zaintzen ikasi nahi baduzu, jaitsi itzazu zure mugikorrean hauetariko aplikazio batzuk. Zalantzak baldin badituzu edo ez badakizu nola jaitsi, eman izenaSmartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan. KZgunean itxarongo zaitugu.