Kaixo KZguneako lagunak! Bueltan nago jada, guztiz indarberritua gaboneko geldaldia eta gero. KZgunean irakasten diren ikastoroetan trabatzen jarraituko naiz.

Gaur, nire tablet-arekin KZguneko webgunean bueltaka nenbilen bitartean, ikastaro berri batzuk daudela ikusi dut. Hauetako bat “APP Inventor. Sortu zure APPak” urruneko ikastaroa da. Hau benetan interesgarria iruditu zait. Azkenaldian mugikorrentzako aplikazioekin eroturik nabil, – egiten ditudan gastuak kontrolatzeko aplikazioa ere instalatuta daukat – beraz, interesgarria iruditu zait gauza hauek ea nola sortzen diren jakitea, nahiz eta pixkat zaila iruditzen zaiten gaia izan arren.

KZguneara hurbildu naiz eta Jonerekin hitz egin dut ikastaroari buruz gehiago jakiteko. Jonek, ikastaro honetan aplikazio bakunak sortzeko oinarrizko nozioak irakasten direala esan dit. Ikastaroa, modu dibertigarrian eta intuitiboan aplikazioak sortzen irakasten duen AppInventor izeneko aplikazioan oinarritzen da. Esan didana gustatu zaidanez, urruneko ikastaroan izena eman dut.

Kurtsoan zehar teoria pixka bat eman genuen. Hitzaurre txiki bat oinarrizko azalpenei buruz: programazioa, lengoaiak edo kodeak. Kontzeptu hauek nere bizimoduan beste gauza batzuekin lotzen nituen… Programazioa? Ni? Telebistakoa…

Ondoren, AppInventor-eko mundu liluragarrian barneratu gara. Google-en aplikazio honi esker Android-entzako aplikazioak dohain diseinatzea posible da. Internetera konektatzearekin eta zer motatako aplikazioa sortu nahi dugun aukeratzearekin nahikoa da: ezigarria, multimedia, geolokalizatzailea, webgunea edo jokoa. Zer nahi duzue esatea? Zailagoa izango zela uste nuen…

AppInventor-en joko bat sortzea erabaki dut… Eta hortan nabil, ondo funtzionatuko duela espero dut. Laster arte!

Zure aplikazioak sortzen ikasi nahi duzu? Izena eman APP Inventor. Sortu zure APPak ikastaroan