Teknologia, etengabeko mugimenduan eta zabalkuntzan ari den mundua da, denbora tarte laburrero berrikuntzak ateratzen dituzte merkatura eta maiztasun horrengatik askotan atzean geratu garen sentsazioa izaten dugu. Hau ekiditeko, KZgunea zerbitzutik gailu mugikorrei aplikaturiko azken teknologia berriak dakartzagu.

Berrikuntza teknologikoak gailuetan

Berrikuntza teknologikoak gailuetan

  • Dual Camera

Dual Camera” deritzo mugikorraren aurrealdean naiz atzealdean bi kamara dituztenei. Bi kamara hauen funtzioa argazki obe bat ateratzea da, horretarako bi sentsore independiente dituzte izan ere lenteek ez dute zertan megapixel kopuru bera izan behar ezta funtzio edo prestazio berak. Kamara bikoitz bati esker kamera profesional batekin lortu daitekeen sakontasun antzekoa lortu dezakegu, argi gutxi dagoenean argazki obeak, gardentasun handiagoa edo ikusmen eremu zabalagoa. Azken finean: kalitate hobeko argazkia.

  • NFC

NFCa gero eta gehiago erabiltzen den teknologia inalanbrikoa da, adibidez, Barik txartela garraio publikoan edo denda bateko datafonoan ukitu batekin ordaintzean. Mugikorretako ezarpen hau batez ere merkataritzan erabiltzeko da izan ere teknologia berri honek mugikorrarekin zuzenean ordaintzea baimentzen digu, kutxazainetik dirua atera edo gure Barik txartelaren mugimenduak eta saldoa begiratzea.

  • Pantaila

2017an aldaketa estetikoak ere tendentzia izan dira, batez ere pantailan. Mugikorrek geroz eta pantaila handiagoa dute, iada ez gaitu hainbeste txunditzen 5 hatzetako Smartphone bat ikusteak. Azken aldi honetan marka askok pantailaren markoak kentzea erabaki dute.

  • USB tipo C

Aurreko sarrera batean hitz egin genuen moduan “Konektore motak I : Karga eta sinkronizazioa” karga konektore berri hau gero eta arruntagoa da Android gailuetan erabiltzea, izan ere Applek bere lightning konektorea erabiltzen jarraitzen du. Konektatzeko duen sinpletasunarengatik da, izan ere alderanzgarria da eta gainera kargarako abiadura eta kalitatea beste aukeretan baina handiago da.

  • Segurtasuna

Segurtasunak denboran aurrerantz goazen einean beti kezkatzen gaitu, geroz eta datu pertsonal gehiago ditugu gure Smartphonean eta asko kezkatzen gaitu galtzeak edo ezezagunen baten eskuetan erortzeak, hori dela eta aurten aurrerapen ezberdinak egin dira gailuetan sartzeko segurtasuna hobetuz.

Hatz marka

Neurri hau aintzindaria izan da aurten eta baita aurrekoan ere, mugikorra desblokeatzeko patroi bat edo PIN soil bat izatea iraganeko kontua bihurtuz. Gure hatz markak bakarrak dira. Irakurle honi esker mugikorra desblokeatu ahal izango dugu ukitu huts batekin. Orokorrean teknologia hau duten mugikorrek 5 hatz marka ezberdin arte antzeman ditzakete.

Irisa eskaneatzea

Etorkizuneko teknologia dirudien hau, iada gure eskura dago. Aurrealdeko kamerari esker zure gailua begirada soil batekin desblokeatu ahal izango duzu. Gure erretinaren patroiei erreparatzen die, bakarrak direlako eta birtualki errekipagaitzak. Honek esan nahi duena da, irisa eskaneatzearen teknologiari esker gure mugikorra blokeatuta eta babestuta izateko modurik seguruenetariko bat dela.

Aurpegi ikuskapena

Imagina ezazu mugikorra poltsikotik atera eta begirada soil batekin desblokeatzea. Hori posible da aurpegiko eskanerrari esker. Androidetan urte batzuk daramatza bueltaka teknologi honek baina Apple izan da aurrera eramatea erabaki duena bere iPhone X berriarekin, sistema biometriko bati esker segundu milesima batzuetan aurpegiko 30.000 puntu aztertzen ditu gure estetika aldaketa posibleak ezagutuz (ile mozketak, betaurrekoak…) honela ez dugu aldiro birprogramatu beharrik izango.

Zure Android gailuaren inguruan gehiago ikasi nahi duzu? Gure hitzaldian eman izena: Android sekreturik gabe