KZgunean 16 urte baino gehiago daramatzagu zure beharretara moldatzen diren ikastaro aukera zabala eskaintzen. Teknologia bezala, gu ere aurrera goaz zu hezi ahal izateko, ordutegi malgutasunik handiena eskainiz eta zure etxetik egin ahal izango dituzun urruneko ikastaroen bidez.

Urruneko ikastaro berriak

Urruneko ikastaro berriak

Horregatik, gaurkoan, gure KZguneako formakuntza katalogora gehitu diren azken urruneko ikastaroez hitz egingo dugu.

  • APP Inventor

Modalitatea: Urrunekoa

Iraupena: 4 aste

Inoiz pentsatu duzu aplikazio bat sortzea baina ez dakizu nondik hasi? Jada ez duzu aitzakiarik, urruneko ikastaro honi esker APP bat sortzea ez da programatzaileen gauza soilik. Ikastaro honekin zeregin hau asko errazten duten aplikazio desberdinak daudelaikasiko duzu. Aurretik ezagutza gutxi izan arren, zure aplikazioak sortu ahal izango dituzu eta zure Smartphone-an edo Tablet-ean instalatu.

Anima zaitez eta eman izena “APP Inventor. Sortu zure APPak” ikastaroan

  • Wikiloc

Modalitatea: Urrunekoa

Iraupena: 2 aste

Hurbil dituzun lekurik onenak ezagutu nahi dituzu? Leku desberdinak ezagutzea ez da inoiz hain erraza izan. Aire zabalean gozatzen duenetakoa bazara: menditik ibiltzea, ibilbide eta jarduerak berriak ezagutzea, etab. Hau da zure APPa! Wikiloc-eri esker gure ibilbideak zeintzuk izan diren erregistratu ahal izango ditugu, partekatu eta eta beste erabiltzaile batzuek egindakoak ikusi.

Anima zaitez eta eman izena “Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak” ikastaroan

Ez ezazu galdu gure “Urruneko formakuntza katalogoan” zuretzat ditugun gainerako ikastaroak