Interneten zure ideiak, pentsamenduak edo gustatzen zaizkizun gaiak lantzeko lekua izan nahiko zenuke? Blog pertsonal bat sortu nahi duzu baina ez dakizu nola egin? Internetek sarean zure tokia izateko aukera ematen dizu.

Ezagutza teknikoa ezta programazio ezagutzak izan beharrik gabe Interneten presentzia izan dezakezu erraztasunez, sareak eskaintzen dituen plataforma aukera zabalari esker

Ikasi zure tokia sarean sortzen Kzguneko “WordPress: Zure webgunea sortu” urruneko ikastaroari esker

Gaurkoan KZgunean blog bat sortzeko plataformarik onenak ezagutzea nahi dugu. Klik batzuekin eta dohain. Zure tokia sortuko duzu, gehien gustatzen zaizkizun edukiak argitaratu ahal izango dituzun webgunea.

Blog bat sortzeko 5 plataforma dohain

Ondoren, zure bloga sortzeko webgunerik onenak erakutsiko dizkizugu:

WordPress

Erabiltzeko erraztasunagatik, WordPress blogak sortzeko plataformarik famatuena da. Txantiloi aukera zabala du eta pertsonalizazio aukera ugari, diseinua aldatu, kolorea, atzealdea… blog original bat sor tu ahal izateko. Erraminta honek HTML edizioa onartzen du eta SEO tresnak dauzka bilatzaileetan blogaren kokapena hobetzeko.

Blogger

Blogak sortzeko Googlen tresna honek, sarean toki pertsonalak sortzea ahalbideratzen du. Eskaintzen duen txantiloi aukera zabalarekin, zure bloga diseinatzea eta pertsonalizatzea onartzen du pausu gutxi batzuekin eta oso modu errazean. Oinarrizko programazio ezaguerak edukiz gero, HTML lengoaiaren bidez edita ahal izango duzu.

Jimdo

Jimdo blog bat sortzeko eskura duzun beste aukera bat da. Aurrez diseinatutako txantiloiak ditu zure toki pertsonalari itxura emateko. Aurrerako aukerak bezala, Jindo HTML lengoaian editatu daiteke, beraz bere itxura aldatu ahal izango duzu oinarrizko programazio ezaguerak badituzu.

Wix

Webgunean sartu bezain pronto adierazten zaigun bezala, Wix txantiloi liluragarriak, blog editore bakuna, domeinu pertsonalizatuak, sare sozial tresnak zure irakurleek sare sozialetan partekatu ahal izateko eta argazki eta bideoko galeriak eskaintzen dizkizu. Zure artikuluak gaietan sailkatu ditzakezu, HTML kodigoa txertatu eta SEO tresnak erabili sarean zure bloga kokatzeko.

Tumblr

Eduki oso bisuala izateagatik nabarmentzen plataforma da, paregabea irudiak, GIFak edo bideoak partekatzea gustatzen bazaizu. Bakuna eta erabilerraza, txantiloi ugari eskaintzen dizkizu diseinu ezberdinekin. Blogaren sarrerak gaietan sailkatu eta sare sozialetan sinkronizatu ahal izango duzu. HTML-n editatzeko aukera du ere.

Eta zu… Zure bloga duzu jada? Honela ez bada, zure artikuluak idazten hasi zaitezke hauetako plataforma batean.