Kaixo KZgunea-ko lagunok! Hementxe nauzue berriro ere… Nire falta sumatzen zenuten, ezta? Nolakoak zareten… Tira honakoa kontatuko dizuet, laburbildurik: gabonak ondorio larriak utzi dizkit. Medikuak esan dit kolesterola topera daukatela eta honenbestez nire gorputzarekin zer edo zer egin behar dudala. Alegia, ordenagailuarekin -tablet edo mugikorrarekin ere bai- hainbeste denbora eserita egon ordez, kanpora ateratzea kirola egitera. Baina ez dakizue zenbat eta zenbat kostatzen zaidan, hain goxo egoten naiz ni garai honetan etxe barruan…

Joan den egunean Iñakirekin topo egin nuen. Informatikako kontuetan hobeto aritzen dela esan zidan. Berak mendia gogoko eduki izan du betidanik. Egunero pare bat ordu ematen dituen pertsona horietako bat da Iñaki. Ea animatzen naizen egunen batean esan zidan… Nik… ez dakit zer esan, ez naiz oso mendizalea, baina tira, berarekin egoteagatik -ez pentsatu ez dena- eta batez ere medikuak esandakoari kasu egiteagatik, baietz esan bait nion.

Mendiko irteera polita izan zen. Oso ondo. Tira, bost minutura erabat arnasestuka nebilen, baina apur bat gehiago eutsi nuen Iñakiri atseden hartzeko esan nion arte. Orduan ohartu nintzen honek behin eta berriz mugikorra begiratzen zuela. Honek, ibilbidea ez zekiela esan zidan, baina lasai egon nintekeela, den-dena Wikiloc-ekin konprobatzen zuela. Nik Wikipedia ezagutzen nuen, entziklopedia askea, baina hau… ezer gutxi. Smartphonetarako tresna interesgarria dela aipatu zidan, mendian galdu gabe ibilbide berriak ezagutzeko, GPSak markatzen duena jarraiturik soilik. KZgunean ikastaro bat egina zuela ere bai… Ez dakit esandakoa sinistu behar dudan Iñaki, esan nion apur bat kezkatuta.

Zorionez arrazoia zuen. Etxera heltzerakoan, KZgunean ikastaro bat zegoela ikusi nuen: Wikiloc, sortu eta partekatu kanpoko ekintzen ibilbideak deiturikoa. Eta halaxe da, izan ere, Wikiloc-en bidez, jendeak, mendian egindako ibilbidea beste erabiltzaileekin partekatzen du, komunitate aske bat sortuz. Ez al zaizue harrigarria iruditzen? GPS ibilbide ezberdinak daude, bizikletan trebatzeko, xenda zaletasuna burutzeko, bakarka zein taldean aritzeko… Eta adi ze, dirudienez, tresna mundu osoan zehar baliagarria delako. Beraz, kanpora bidaiatzen badut bertan ere erabili dezaket.

Ikastaroan izena ematea erabaki dut. Urruneko formakuntza bat da. Bi astekoa. Auskalo, agian hemendik gutxira neuk ere egindako ibilaldiak partekatzen ditut Wikiloc-en. Ikusiko du medikuak kontsultatik pasatzen naizenean… Gero arte!

Kanpoko ibilaldiak sortu eta partekatu nahi? Eman izena KZguneak antolatutako Wikiloc-eko ikastaroan!