Duela hilabete batzuk KRACK izeneko akats baten ondorioz alarmak piztu ziren (Inglesezko Klabe-Berrinstalazio Erasoaren anagrama). Huts honek edozein wifi sarean zehar dabilen trafikora ailegatzeko eta deszifratzeko aukera ematen die pirata informatikoei, gure informazioaren sarbidea emanez.

KZgunea zerbitzutik aholku batzuk aman nahi dizkizugu prestatu dugun sarrera bikoitz bateakin, bai zure etxeko wifi sarean salbu egoteko baita zure Smartphone o Tablet-ean ere, bereziki wifi sare publikoetan konektatzean.

Salbu izan “Zure ordenagailua birus eta bestelako malwareetatik babestuKZguneako hitzaldian emango dizkizugun aholkuekin”

Manten itzazu salbu zure gailuak urratutako sare posibleetan

Manten itzazu salbu zure gailuak urratutako sare posibleetan

Segurtasun gomendioak

Sarrera honetan zure gailu mugikorrak salbu mantentzeko aholku erraz batzuekin hasiko gara.

Orrialde seguruetan nabigatzea

Segurtasun akatsak sareko trafikoa maneiatzeko gai direnez, oso garrantzitsua da nabigatzen zaudenean arreta berezia izatea eta helbidearen hasieran “HTTPS” protokolo agertzen ez den web-orriak saihestea. Honela, sortu daitezkeen segurtasun arazo posibleak saihestuko dituzu, bereziki informazio pertsonala eskatzen duten orrialdeetan.

Sahiestu sare Wifi publikoetara konektatzea

Sare Wifi publiko edo ezezagunetara konektatzea arriskua izan daiteke sareko administratzailea zein den ez bait dakigu, eta gainera, gure gailua sare horretara konektatuta dauden gainerako gailuentzako ikusgai dagoelako. Ez ditugu horrelako sare motak erabili behar gure pribatutasuna arriskuan jartzen duten zerbitzuetara sartzeko: banku-informazioa, posta elektronikoa, sare sozialak, etab.

Eguneratutako gailuak

Gailu mugikorrak eguneratuta izatea oso gomendagarria da. Aplikazioen eta sistema eragileen eguneraketan oso gogor egiten da lan segurtasun arazo handirik ez izateko.

Sinkronizazioa desaktibatzea

Gure aplikazio asko bigarren planoan ibiltzen dira lanean gu konturatu gabe. Zeregin hauetako bat informazio hodeiarekin sinkronizatzea da, informazio salbu mantentzeko eta ez galtzeko. Normalean, sinkronizazioak sare Wifi batera konektatzean egiten dira. Ideia ona izan arren, gomendagarria da prozesu hau sare Wifi seguruan gaudenean egitea da– etxekoan esaterako-. Honela sor daitezkeen ezustekoak saihestuko ditugu.

Sistema Wifia desaktibatzea

Amaitzeko, sare hari-gabeak desaktibatzea ohitura izatea garrantzitsua da (Wifi, bluetooth, NFC, GPS, …) gure konfiantza sareetatik kanpo gaudenean edo erabiltzen ez gabiltzanean. Honela, ezezagun baten sarbideaz salbu mantenduko gara, eta gainera, gure gailuko bateriaren iraupena luzatuko dugu.

Ez ezazu galdu laster argitaratuko dugun sarrera:
Wifi segurtasuna: etxe-sarea”