Segurtasun Wifia: Gailu mugikorrak” izeneko gure aurreko sarreran esaten genuen bezala, kontu handia izan behar dugu WiFi sareetan aurkitu ditzakegun erasoekin, hortaz sare publikoetara konektatzeak arriskuak ekar ditzake eta neurri batzuk hartu behar ditugu, baina… Zer gertatzen da gure etxeko sare wifiekin? Mehatxatzen gaituzten arriskuak ezagutzen ditugu?

Ezagutu itzazu zure gailuak seguru mantentzeko ohitura on batzuk KZguneako “Zure ordenagailua birus eta bestelako malwareetatik babestu” hitzaldian”

 Mantén a salvo tu red doméstica de posibles vulnerabilidades
Gaur, Kzgunea zerbitzutik, nahiz eta etxe barnean egon kontuan hartztu beharreko aholku ezberdinak dakartzagu zure segurtasun eta lasaitasunerako.

Ziurtasun aholkuak

Gure etxeko Wifia pirateatua ez dadin izan eta gure gailu edo ordenagailuak arriskuan ez egoteko, oso garrantzitsua da ondorengo aholkuak kontuan izatea:


Pasahitza aldatu

Akats nagusia routerrak dakarren pasahitza ez aldatzea da. Lehenengo gauza eta gomendagarriena, zure wifi pasahitza aldatzea da, alfanumerikoa den bat jartzea, letra maiuskula eta minuskulekin.

Beharrezkoa ez bada, desaktibatu

Arau honek gure etxeko sarearentzat ere balio du. zure sare wifia erabiliko ez baduzu (zure lanaldian, oporrak, gauez, etab.) egokiena desaktibatzea da. Arrazoia, gure routerrak ez dutela Internetera soilik sartzeko balio, konektaturik dauden gailuen arteko komunikazioa posible egiten duten protokoloak dute. Honek, gure etxeko sarera konektaturik dagoen gailu bat, gure gailuetan sar daitekeela esan nahi du.

Uste oneko antibirusa

Antibirus on bat instalatua izatea ziurtasun ohitura ona da, batekin nahikoa da, baina uste onekoa izan dadila. Oso garrantzitsua da, bai gure gailuetan arriskuak eta mehatxuak saihesteko, baita antibirusak dakartzan funtzionaltasunengatik urrutiko konexioak saihesteko.

Gure routerraren Softwarea eguneratu

Gure gailu mugikorretan gertatzen den bezala, softwareak eguneratuak izatea oso garrantzitsua da. Azken bertsioak jarrita ez edukitzea, mehatxu berrien aurkako azken seguritate adabakiak ez edukitzea dakar. Gure routerarekin berdina gertatzen da. Gure routerra eguneratzeko, routeraren webgune ofizialan sartu eta handik azkenengo firewarea jaitsi besterik ez dugu (routerraren eskuliburuetan agertzen da nola eguneratu behar duzun).

Gure sare wifi-an nor sartzen den ikusteko aplikazioak

Net Scan gure sare wifian nor dabilen ikusteko balio duen aplikazioa da. Aplikazio erraz hau gure routerrera konektatzen da eta berehala gure sarera konektaturik dauden gailuak zeintzuk diren esaten digu. Honez gain, gailuen informazioa ematen digu: haien IP-a, fabrikatzailea edo MAC helbidea. Azkenik, gailu bat sakatuz geroz, honek izan ditzakeen ahuldurak arakatuko ditu.

WiFi segurtasunari buruz gehiago jakin nahi duzu? Sartu zaitez gure “Segurtasun Wifia: Gailu mugikorrak” sarreran.