Zure gailuetako Interneteko benetako abiadura zein den dakizu?

Nabigatzea edo artxiboak jaistea normalean baino gehiago kostatzen dela nabaritzen baduzu, baliteke zure telefonia operatzailearekin kontratatutako abiadura maximoa ez lortzea.

Errealitatean, gutxitan izaten dugu kontratatutako abiadura maximoa denbora guztian zehar. Hiri haundi baten erdian egotea edo antena errepikagailuetatik urrun dagoen landa-eremu batean, gure operatzaileak eskaintzen digun abiaduran eragina izan dezakeen eragile nagusietako bat izan daiteke eta hau erabiltzaileak Interneten nabigatzean izango duen esperientzian eragina izango du.

Gure Interneteko konexioaren abiadura, kontratatuta daukagun teknologiaren araberako izango da ere, 2G, 3G edo 4G. Hauek egunero entzuten ditugun hitzak dira, baina, ¿Zer esan nahi dute? Zenbakia, mugikorren teknologiaren generazioaren araberakoa da. Zenbakia handiagoa izatea, sare mugikorraren teknologia hobea suposatzen du txikiago batekin aldaratuz gero.

Merkatuak, zure Interneteko konexioa neurtzeko aplikazio aukera zabala eskaintzen du. Zure gailu mugikorretan Interneteko abiadura egokia den neurtzeko balio duten tresnak dira.

Zure Interneteko konexioa neurtzeko aplikazioak

Zure Interneteko konexioa neurtzeko aplikazioak

Androidentzako abiadura testak: Zure Interneteko konexio frogatu

Gaur KZguneatik Zure Interneteko konexioa Android gailu batetik neurtzeko aplikazio onenen zerrenda dakartzagu.

SpeedTest.net

Internetera konektatzen zaren abiadura Interfaze erraz eta modu argian erakusten duen aplikaziorik famatuena da. Denbora errealean konexioaren erregulartasuna erakusten duen grafika du eta aurretik egindako frogen segimendua egiteko txostenak.

Test de Velocidad Plus

Jaitsiera eta igoera abiadura probak egiteko aplikazioa. Egindako azken neurketen emaitzen historikoa ikusi daiteke eta emaitzekin batera geolokalizazioari esker neurketa non egin den gorde daiteke. Ez du publizitaterik.

Meteor

Konexiorik onena duten neurketen kokapena erakusten digun aplikazioa. Jaitsiera eta igoera abiadurak erakusten ditu. Zure konexioaren kalitatea neurtzen du eta gehien erabiltzen diren aplikazioak behar duten datuekin aldaratzen ditu. App honek ez du publizitaterik.

Fast

Netflixek sortutako abiadura test hau, konexioa plataformako bideoak streaming ikusteko nahikoa den frogatzeko sortua. Zure konexioaren abiadura neurtzeko Netflix zerbitzarietatik datuak jaisten ditu. Diseinu bakuna eta minimalista du eta ez ditu iragarkirik.

Simple Speedcheck

Testak egin ondoren eta konexioaren abiaduraren arabera grafikak kolore orlegi eta gorrietan erakusten dituen diseinu minimalista eta koloretsua duen aplikazio minimalista. Historiala du, zure abiadura proben jarraipena egiteko. Igoera eta jaitsiera abiadurak neurtzen ditu, seinalearen indarra eta frogaren data.

Aztertu zure konexioa androidentzako abiadura test onenekin. Zure mugikorrera nola jaitsi zalantza izanez gero, eman izena KZguneakoSmartphoneak eta tabletak. Zure android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan