Mugikorrak gure eguneroko bizitzako ezinbesteko tresnan bihurtu da. Bistan dagoen funtzionaltasunaz gain, deiak egitea, gure gailuetan instalatuta dauzkagun aplikazio ugari erabiltzen ditugu.

“Ikasi zure mugikorrarekin komunikatzen “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez” KZguneako ikastaroari esker”

Gaurkoan zuen mugikorren beste funtzionaltasun batzuk erakutsi nahi dizkizuegu. Mugikorra walkie talkie moduan nola erabili erakutsiko dizuegu. Hau esanda, agian galdezka egongo zareta zergatik mugikorra walkie talkie moduan erabili deiak egitearekin nahikoa bada.

Gure mugikorra walkie talkie batean bihurtzearen arrazoia dei bat egin eta erantzuten arte zai egon beharrean, beste edozeinekin komunikazio kanal bat partekatzea da. Honek, kanala irekita mantenduko dela esan nahi du edozein erabiltzaile ohiko walkie talkie sistema bezala hitz egiteko.

Zure mugikorra walkie talkie batean bihurtzeko aplikazioak

Zure mugikorra walkie talkie batean bihurtzeko aplikazioak

Zure mugikorra walkie talkie batean bihurtu

Internetek, gure mugikorra walki talkie baten moduan funtzionatzeko aplikazio ugari eskaintzen dizkigu. Izan ere, duela hilabete batzuk aplikazio hauek gaurkotasun izan ziren eta oso famatu bihurtu zen milaka pertsona erabiltzen hasi zirelako Ozeano atlantikoan zehar Irma urakan suntsitzailea pasatzen hari zenean.

Eta ez bakarrik aipatu berri dugun momentu larrietarako, eguneroko egoeratan ere oso lagungarri izan daiteke, adibidez, txango edo mendi martxa taldeek osatzen duten lagun arteko komunikazio desberdina izateko.

KZgunea zerbitzutik, zure mugikorra walkie talkie batean bihurtzeko aplikazio onenen zerrenda erakutsi nahi dizuegu:

  • Zello

Irma urakana iraun zuen bitartean famatu bihurtu zen appa da, aste betean 6 miloi jaitsiera marka izugarria lortuz. 2500 erabiltzaileekin, denbora errealean kanal publiko edo pribatuetatik hitz egiteko aukera ematen duen aplikazio azkarra eta erabilerraza. Dei alerta dauzka eta Interneteko konexioa beharrezkoa du. Argazkiak ere bidali daitezke.

Android eta iOS gailuentzat eskuragarri

  • Voxer

App con la que podrás comunicarte con rapidez y muy fácilmente con otros usuarios. Podrás enviar mensajes de texto, fotos y compartir tu ubicación junto con mensajes de audio. Y te avisa cuando la otra persona recibe, ve o escucha los mensajes. También te permite reproducir mensajes en cualquier momento, ya que están todos grabados. Requiere de Internet. Funciona en cualquier red 3G, 4G o Wifi.

 Android eta iOS gailuentzat eskuragarri

  • Online Walkie Talkie Pro

Aplikazio hau bideo eta audio kalitateagatik nabarmentzen da. 50 kanal publiko izan ditzake eta kanalak eskaneatzeko sistemari esker kanaletan norbait hizketan ari den bilatzeko aukera eskaintzen du. Wifi edo datu mugikorrekin erabili daiteke.

Android eta iOS gailuentzat eskuragarri

  • Intercom para Android

Erabilerraza den app honekin, bai wifi baita datu mugikorrekin, beste gailu batzekin taldean hitz egiteko aukera izango duzu walkie talkie bat izango balitz bezala. Erabili ahal izateko behar diren ezarpenak gutxi dira eta ez dago appan izenik eman beharrik.

Android gailuentzat eskuragarri

  • TiKL – Toca y habla

Bihurtu zure mugikorra walkie talkie batean bakuna eta erabilerraza den aplikazio honekin. Botoi bakar bat ukitzearekin pertsona bakar bati edo talde bati hitz eginez edo idatziz berehalako mezu bat bidali ahal izango diozu. Zure mugikorra agendako kontaktuekin edo Facebookeko kontaktuekin erabili ahal izango duzu. Wifi, 3G, 4G, EDGE edo GPRS teknologiekin erabili daiteke.

Android gailuentzat eskuragarri

Eta zu, aplikazio hauetako batzuk erabiltzera animatuko zara? Instalatzeko momentuan zalantzak izanez gero, eman izena KZguneako “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan