Teknologia gero eta arinago aurrera doa. Duela urte gutxi ezinezkoa iruditzen zitzaiguna, gaur egun egintzat ematen dugu, eta 3D inprimagailuak horren adibide bat da. Ziur asko hauei buruz zerbait entzun dugulu, baina izan daiteke zer diren edo zertarako erabiltzen diren argi ez izatea. Horregatik, gaurkoan Kzgunetik informazio pixka bat dakartzagu, teknizismoetan sartu barik, gailu hauetaz gehiago jakin dezazun.

3D inprimagailuez gain, beste gailu teknologiko batzuk ezagutu itzazu KZguneko “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian

Zer da 3D inprimagailu bat?

3D inprimagailua gure ordenagailuetan egindako diseinuak, benetako eta ukigai diren gauzetan bihurtzen dituen gailua da. Inprimagailu arruntak bezala tintazko kartutxoak erabili beharrean, plastikozko edo beste materialeko zintak erabiltzen dituzte. Makina hauek oso handiak dira eta gure idazmahaian leku handia betetzen dute eta hasiera batean oso garestiak izan arren, teknologiaren aurrerapenei esker badaude arrazoizko prezioan eta gure etxeko erabilerarako izan daitezkeenak.

Nola funtzionatzen dute?

Gure ordenagailuan nahi dugun diseinua sortu eta gero, inprimagailuak plastikozko bobinak urtu eta hari fin-finak inprimatzen ditu, bata bestearen gainean jarriz eta geruza ezberdinak sortuz. Geruza guztiak batzen direnean, 3D objektua izango dugu.

Prozesu hau astiro doa, horregatik pazientzia apur bat izan beharko duzu zure proiektua bukatuta ikus ahal izateko.

Erabilera nagusiak

Gaur egun, bere erabilpen nagusiena produktu industrialen eredu azkarra egitea da: automobilen zatiak, arkitekturazko maketak, medikuntzarako erabilpena, etab. Iraultza, diseinu ezberdinak sortu eta beste erabiltzaile batzuk etxean jeitsi eta inprimatu ahal izateko Interneten partekatzen hasi direnean etorri da. Nahiz eta objektu arruntak bakarrik sortzen dituztela pentsatu, gauza konplexuak ere sortu ditzake. Hauek nolakoak izan daitezkeen ezagutzeko, proiektu batzuen inguruan hitz egingo dugu:

  • BUILD A HAND

    Hau, “Build a Hand” GKE-arekin hasi zen, pauso handia ematea erabaki du eta 3D inprimatzaile erabiltzaileak, umeentzako beso-protesiak dohainik sortzea animatzen ditu. Bere webgunean sartu, zati ezberdinen diseinuak jaitsi eta ondoren beso-protesia sortu besterik ez da egin behar. Webgunean ere, zure proiektua nolakoa den azaltzen eta nola egin orientatzen duten bideo ezberdinak aurki ditzakezu.

  • FOODINI
    Inpresora honek janaria inprimatzen du. Bai, bai, ondo irakurri duzu: janaria. Momentuz garapen fasean dago, baina urte batzuk barru etxean erabili ahal izatea espero da. Inpresora berezi honen funtzionamendua ondorengoa da: elikagai freskoak pure sortu eta modu originalean eta osasuntsuan etxeko janaria sortzea.

  • KNITERATE
    Medikuntza, janaria,… zergatik ez arropa? Beno, dagoeneko hau errealitate bat da. Etorkizuneko makina bat balitz bezala, inpresora honek harizko harilekin dabil (haria, edo beste materialekin: zurra, plastikoa) eta apurka-apurka, nahi dugun arropa ehotzen eta josten du.