Instagram momentuko sare sozialetako bat da. Etengabe aho zabalik uzten gaitu bezeroen erabilera hobetzeko berritasunekin. Hauetako bat Instagram Stories izan zen, non argazkiak edo bideoak igo ahal izan dituzu beste erabiltzaileek ikusi ahal izateko, baina hauek 24 ordu pasa ondoren desagertuko dira.

Sare Sozial hau erabiltzen ikasi gure “Instagram” ikastaroei esker:
Instagram-eko aurrez aurreko ikastaroa

Instagram-eko urruneko ikastaroa

Gaur, KZgunea zerbitzutik trikimailu desberdinak dakartzagu zure historien zuku guztia lortu eta jarraitzaileei harriturik uzteko. Gainera, gure aholkuek edukietatik hobeto mugitzen, pribatutasuna aukeratzen eta zure argazkien lortu duzun inpaktua neurtzen lagunduko dizute. Hasten gara!

Historientzako sarbide azkarra

Zure Instagram Stories sortzen hasteko bide daude, bat zure pantaila nagusitik, goiko ezkerraldean dagoen kamera irudian sakatuz eta bestea, ezezagunagoa, zure pantaila nagusian ezkerretik eskuinera atzamarra mugituz.

Letrak, zuzenekoak, boomerang eta beste efektu batzuk

Intagram Stories ez gaitu soilik momentuan ateratako nahiz galeriatik aukeratutako bideo edo argazki bat igotzen uzten. Pantailaren behealdean aurkitu daitezkeen beste aukera batzuk gehitu ditu.

  • Zuzeneko bideoa: gure jarraitzaileak momentuan ikusi ahal duten bideo bat sortuko dugu.

  • Letrak: gure Stories-ean kolore bakarreko atzealdea duten testuak partekatu ahal izango ditugu.

  • Boomerang: behin eta berriro errepikatzen diren bi segundoko GIF-ak sortu ahal izango ditugu.

  • Superzoom: Zoom mota desberdinak erabili ahal izango ditugu gure bideoak dibertigarriagoak egiteko.

  • Rewind: grabatu duzun guztia alderantzizko norabidean erreproduzituko du.

Zure hitorioak pertsonalizatu

Guzti hau gutxi iruditzen bazaizu, beti izango duzu zure historia efektu ezberdinak erantsiz pertsonalizatzeko aukera. “Selfie” bideo edo argazki bat ateratzea aukeratu baduzu, probatu atzamarra pantailaren behealdetik erdirantz mugitzea, zure ahotsa edo irudia aldatzen dituzten efektu eta maskara dibertigarri mordo bat aurkitzeko. Baina, zure galeriako bideo edo argazki bat argitaratuko baduzu, behatza ezker eskuin mugituz lortuko dituzu filtro hauek. Honez gain, pegatinak, testuak, edo marrazki libreak erabili ahal izango dituzu zure historietan. Eta, nahasi bazara, ez arduratu: beti desegin ahal izango duzu goiko ezkerraldean dagoen botoia sakatuz.

Erreprodukzio hautabideak

Instagram Stories-en historia bat ikusten bazaude, edozein momentuan argazki aurkezpena edo bideoaren erreprodukzioa gelditu dezakezu atzamarra pantaila gainean mantenduz. Atzamarra mantentzen duzun bitartean, bideoa edo argazki aurkezpena geldirik egongo da eta atzamarra kendu bezain laster ipiniko da martxan berriro ere. Gerta daiteke erabiltzaile berdinak hainbat historia izatea, hurrengora aurreratu nahi baduzu pantailaren eskuinaldean sakatu besterik ez duzu behar edo ezkerraldean aurrekora joan nahi baduzu. Historia batetik bestera igaro nahi baduzu, atzamarra pantailaren eskuinetik erdirantz pasa besterik ez duzu behar.

Zure historia nork ikusi dezakeen aldatu

Historia bat argitaratzen duzunean, nork ikusi dezakeen aldatu dezakezu beheko eskuinaldean dauden hiru puntuak sakatuz. Honela, konfigurazio menura joango zara eta zure historia nork ikusi edo mezu baten bidez erantzun dezakeen aldatu ahal izango duzu. Baina, zure historiak nola partekatuko diren modu orokorrean konfiguratu nahi baduzu, zuzenean Instagram-en aukeretara joan zaitezke.

Zure historia betikotu

Intagram-en historiak 24 ordu irauten dute, denbora hau pasata desagertzen dira. Edo, hori uste genuen. Aplikazioak historia gure profilean finkatzeko aukera eskaintzen digu eta han utzi dezakegu modu iraunkorrean. Hau egiteko, betikotu nahi duzun historiara joan eta “Bereizi” botoia sakatu behar duzu. Historia ere gure perfilean geratuko den argitarapen arrunt batean bihur dezakegu. Honetarako, finkatu nahi dugun historiara joan, hiru puntuak sakatu -beheko eskuinaldean- eta “argitarapen bezala partekatu” aukeratu behar dugu.

Eman izena gure ikastaroetan:

Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak” urruneko ikastaroa

Instagram” aurrez aurreko ikastaroa