Tipografia onenaren bila zabiltza eta zure testu editoreak dituenak ez zaizkizu gustatzen? Proiekturen batean lan egiten ari bazara eta testu prozesatzaileek eskaintzen dituzten tipografia ez den bat nahi baduzu… jarraitu post hau irakurtzen.

Interneten aurkitu daitekeen orrialde aukera handian, gustukoen duzun tipografia aukeratu ahal izango duzu. KZgunea zerbitzutik tipografiak dohain jaisteko webgune onenen selekzio bat aurkezten dizugu.

Tresna ofimatikoak erraztasunez erabiltzen ikasi nahi duzu? Eman izena gure KZguneako ikastaroetan:
Aurrez aurreko ikastaroa

Ofimatika tresnak – LibreOffice

Urruneko ikastaroak

Ofimatika orokorra

Ofimatika aurreratua

Doako tipografiak jaisteko webguneak

Doako tipografiak jaisteko webguneak

Web orrialdeak doako tipografiak jaisteko

Tipografiak dohain eta azkartasunez jaisteko web-orri onenak aurkezten dizkizugu.

Dafont-en 33.000 tipografia baino gehiago aurkitu ahal izango dituzu. Tipografia bat zure ordenagailuan nola instalatu azaltzen dizu. Aurkeztutako tipografiak bere egileen jabetza dira eta freeware-a izan arren (%100 doakoak), zip fitxategian datorren “Readme” irakurtzea gomendatzen da tipografia erabilera instrukzioak egiaztatzeko.

Web hau dohain eta erabilera komertzialerako eskaintzen diren tipografietako kopuru handiagatik nabarmentzen da. Tipografien bilaketa errazten duen iragazkiak ditu eta hainbat kategoria gustukoen aukeratzeko.

Googleko plataforma honek bere katalogoan doako eta kode irekiko tipografia ugari eskaintzen dizu, egin nahi duzun proiektuan erabilerraza izateko. Google Fonts lizentzia guztiez arduratzen da, baita edozein tipografiatako azken bertsioa libre egoteaz.

Dohain jaisteko tipografia aukera zabala aurkituko duzu tipografia bilatzaile erraz batez gain eta letra mota selekzio eta kategorietan antolatutako tipografia familia handiak. Tipografia guztiak doan deskargatu daitezke, baina tipografia batzuk ez dira libreak modu komertzialean erabiltzeko.

Web orriaren izena 1001 izan arren, webgune honek 17.000 tipografia libre baino gehiago deskargatzeko, 64 kategoriatan antolatua eta gehienak doakoak. Nahiz eta batzuk erabilera pertsonalerako soilik izan, asko lizentzia komertziala erosteko aukera ematen dute.

Doako 50.000 tipografien artean aukeratu dezakezun webgunea. Tipografia ospetsuenak izan dituzten deskarga kopuruaren arabera, izenagatik edo kategoriaren arabera aurkitu ditzakezu.

Kategoriek antolatutako doako 34.000 tipografia dituen web orria. Guztiak ez daude libre erabilera komertzialerako. Tipografia bakoitzak izan dituen deskarga kopurua erakusten dizu.

Besteak baino tipografia gutxiago izan arren, doako lekuetatik jaitsi daitezkeen tipografiarik onenakbiltzen ditu Google Fonts eta antzeko lekuak esaterako. Batzuk doakoak dira mugatutako denboran soilik.

Kalitate handiko 100 tipografia inguru ditu. Tipografia guztiak dohainik deskargatu daitezke (“Baron” eta “Muller Narrow” izan ezik) eta proiektu pertsonal nahiz komertzialetarako ere erabili daitezke.

Web-orri hauetako bat bisita ezazu eta aukeratu eta jaitsi doako tipografiak zure lanetarako.