Gauetan deskantsatzea eta lo egitea kostatzen zaizu? Ohean bueltaka zabiltza lo hartu arte? Adituek, egunero beharrezkoak ditugun orduak lo egitea eta deskantsatzearen garrantzia azpimarratzen dute. Baina, bizitzen gauden garaia hautan gure bizitzaren erritmoa estresa eta presek markatzen dutenez gero, batzuetan ez da erraza izaten.

Ezin duzu gauetan ondo deskantsatu? Etorri KZgunera eta gure ikastaroei esker ikas ezazu hobeto lo egiteko eta erlaxatzeko behar dituzun Aplikazioak instalatzen.

Hamaika aldiz teknologiara joko dugu gure bizi-kalitatea hobetzeko. Hainbat mugikor aplikazio gailendu behar ditugu lo gabezia arazoekin edo besterik gabe erlaxatzen laguntzera bideratuak egoteagatik eta honela gautan hobeto lo egiteko.

5 aplikazio hobeto lo egin eta deskantsatzeko

Gaur, KZgunean aplikazio batzuk bildu ditugu zure gorputza eta burua behar dituzten orduak deskantsatzea eta erlaxatzea laguntzeko esperantzarekin.

SleepBot

Aplikazio honek zure deskantsua hobetzen lagunduko dizu. Lo egiten dituzun ordu kopuruaren segimendua egin ahal izango duzu, zure lo zikloa eta oheratzen eta esnatzen zaren orduak biltzen dituen grafikari esker. Zure lo konportamendua aztertu ondoren, ondo deskantsatzeko ohera joateko momenturik onena zein den azalduko dizu.

Android eta iOS-entzat erabilgarri dago.

Relax Melodies

Aplikazio honen itxura oso erakargarria da, kalitate handiko 52 ingurugune-soinu ditu eta 2 binaural ritmo sekuentzia dakartza, garun uhinen sinkronizaziorako. Zure doinuak sortzen uzten dizu zure soinuak eta musika bolumen ezberdinetan nahastuz.

Android eta iOS-entzat erabilgarri dago.

SleepRate

Aplikazio honek zure lo ebaluaketa egiten du azterketa sakon baten bidez. Bihotzeko maiztasun sentsore baten bidez, zure lo garaien eta gaueko estresaren datuak emango dizkizu. Alarma adimentsu bat du momentu aproposenean esnatzeko eta biorretroalimentazio erlaxazio ariketetan funtsaturik.

Android eta iOS-entzat erabilgarri dago.

Atmosphere

Aplikazio honek erlaxatzen lagunduko zaitu 70 soinuen bidez. Zure burua pizten eta estresa murrizten du soinu bionaturalaren laguntzarekin. Gehien gustatzen zaizkizun soinuak nahasi eta gorde ditzakezu, baita zure soinuak inportatu aplikazioak dauzkan soinuekin nahasteko ere.

Android eta iOS-entzat erabilgarri dago.

Sleep Cycle alarm clock

Aplikazio honek zure loaldia aztertzen du eta zure loaldi arinenean esnatzen dizu. Loaldi arina aukeratzean, esnaera lasai eta erlaxatu bat ziurtatuko du. Zure mugimenduak aztertzen ditu loaldi ezberdinetan, Sleep Cycle zure gailuaren azelerometroa erabili ahal izango du nolako loaldian zauden jakiteko.

Android eta iOS-entzat erabilgarri dago.

Zure Smartphonean aplikazio hauek jaisten ikasi nahi baduzu, izena eman “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastaroan