Bazenekien pendrive bat zure smartphonean konektatu dezakezula? USB-OTG teknologiari esker, posiblea da USB gailuak zure Android mugikorrera konektatzea. USB-OTG USB On-The-Go-ren laburdura da. Telefono mugikorraren eta konektatzen dugun USB gailuaren arteko komunikazioa posible egiten duen funtzioa da.

“Ikas ezazu zure Android gailua kudeatzen KZguneako ikastaroetan:
Aurrez-aurreko ikastaroa: Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi.
Urruneko ikastaroa: Android Sistema Eragilea

Teknologia hau erabili ahal izateko, USB OTG kable bat besterik ez duzu behar. Alde batean mikro USB konektore arra eta bestean tamaina estandarreko USB emea izateagatik bereizten dira. Zure mugikorraren konektorearen arabera, mikro USB konektorea edo USB C motakoa behar izango duzu.

Pendrive bat zure smartphonean nola konektatu

Pendrive bat zure smartphonean nola konektatu

Egiazta ezazu zure smartphonea OTG teknologiarekin bateragarria den

Inongo kablerik erosi baino lehen, gomendagarria da zure smartphonea OTG teknologiarekin bateragarria den egiaztatzea. Mugikorra USB OTG-rekin bateragarria den egiaztatu dezaketen aplikazioak daude. KZgunea zerbitzutik hau egiaztatu ahal izateko erabilerraza diren app pare bat aukeratu dugu:

Beste alde batetik, instalatuta izan behar duzu zure smartphonetik USB memoriaren edukia eskuratzen uzten dizun aplikazioa. Hauetako batzuk deskarga ditzakezu:

Androiderako USB OTG File Manager apparekin, gailu mugikorreko edo tableteko USB OTG portuan bidez USB biltegiko edozein artxiboa ireki eta kopiatu ahal izango duzu.

OTG Disk Explorer Lite-rekin USB biltegiko eduki guztirako sarbidea izango duzu eta artxiboak mugitu eta kopiatu ahal izango dituzu.

App hauetaz gain, Android sistema eragileek zure gailuko artxiboak kudeatzeko aplikazio bat aurrejarrita ekartzen ohi dute.

Ikusi duzun bezala, pendrive bat zure smartphonera konektatzea oso erraza da. Kable USB OTG bat edukitzea eta mugikorretik pendriveko edukietara sar zaitezkeen app bat jarrita izatearekin nahikoa da.

Zure Android gailua erabiltzea ikasi nahi baduzu, eman izena Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastaroan