Ez dakit zer gertatzen zaion azkenaldian Iñakiri. Elkarrekin mendira joateko ohitura daukagu eta gauza askotaz hitz egiten dugu: gaurkotasun gaitaz noski, baina iraganaz ere bai. Ez dakit nola, baina, herenegun aintzinako kontuak gogoratu genituen, nola gazteagoak eta koadrilarekin irten eta gure inguruko herriko jaietatik ibiltzen gineneko kontuak. Gauza da, ez dakitela nola Mikel Laboaren kontzertura joan ginen egunaz hitz egiten hasi ginela baina bera ez zen oroitzen. Eta nik, baietz ba, “Nola ez zara hortaz gogoratzen? Nirekin zeunden!”. Egia esan, denbora asko pasa da eta normala ez gogoratzea… adina daukagu, gero…

KZgunean, Jonek esan dit gure gorputza modu onean mantentzeko kirolarekin egiten dugun bezala, gure burua sasoi onean mantentzeko ariketak egin behar ditugula erei. “Mens sana in corpore sano” -halan dela uste dut, baina ez egin kasu handirik-. Eta hau egiteko teknologia berriak modu ona dela. Jonek tutoretza batean aplikazio batzuk gomendatu dizkit horretan laguntzeko, burua lantzeko. KZguneako bloga bisitatzeko esan dit. Han sarrera interesgarriak argitaratzen bait dituzte eta orain dela gutxi gure burua lantzeko sarrera bat jarri zuten aplikazio batzuekin.

Aplikazio haietako bat “Neuronation” da, aplikazio honek 29 ariketa eta 8 kurtso dauzka gure burua eta arreta lantzeko. Asko gustatu zaidan beste aplikazio bat “ Clockwork Brain” -ze zaila, ene ba da!- da-, puzzle eta buru-hauste ezberdinak ebatzi behar dituzu, ziur nago Iñaki liluratuko dela. Badago Luminosity ere, 25 joko dituenak memoria, arreta, arazoak konpontzeko eta abiadura lantzeko informazioa prozesatzean.

Azkenik, Jonek psicoativa.com webgunea bisitatzeko esan dit, bertan, telebistako programetan noizbait ikusi dudan joko baten bidez zure memoria landu dezakezu: 30 segundu dauzkazu kutxatila ezberdinetan dauden objektuak buruz ikasteko, eta, denbora hau pasata, kutxetiletan gogoratzen dituzun gauzen izenak sartu behar dituzu. Benetan oso entretenigarria da.

Laburbilduz, ea zer iruditzen zaion Iñakiri. Uste dut ibiltzera joaten garen beste batetan, tableta eramango dudala biok jokatu ahal izateko. Irabazten duenak, afari bat ordaintzen du. Ze gauzak esaten ditudan! Hurrengora arte!