Duela gutxira arte, sare wifi batera konektatu nahi zenuen bakoitzean bere pasahitza sartu behar zenuen zure gailuan. Jada ez da beharrezkoa. KZgunea zerbitzutik zure wifi pasahitza duen QR kode bat nola sortu erakutsi nahi dizugu.

Sare wifi batera konektatu ahal izateko QR kode bat sortzea benetan erraza da. Hau egiteko web-orri desberdinak daude, sare wifi batera konektatzeko prozesua erraztuko diguna.

Ezagutu zure wifi sareak nola kudeatu “ Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastaroan

Ondorengo orrialdean zure wifi pasahitza duen QR kodeak sortu ahal izango dituzu azkar eta erraz:

Hiru datu hauek sartu beharko dituzu zure wifi pasahitza duen QR kode bat sortzeko: wifiaren SSID-a (sarearen izena), zifratze mota (WPA2) eta pasahitza. Azkenik, sarea ezkutuan dagoen edo ez aukeratu.

Zure wifi pasahitza duen QR kode bat nola sortu

Zure wifi pasahitza duen QR kode bat nola sortu

Konekta zaitez sare WiFi batera bere QR kodetik

Beste alde batetik, gure gailu mugikorrekin sare WiFi batera modu automatikoan konektatu gaitezke, gure kamerarekin kode baterantz seinalatuz, pasahitza idatzi beharrik izan gabe. Zure gailuak berez aukera hau ez badu, inongo app-rik instalatu beharrik gabe, hauetako app bat instalatu behar izango dugu gure telefono mugikorrean.

Android gailuentzako:

  • Wifi QR Connect

App honekin erraz konektatu ahal izango zara wifi sare batera aurrez sortutako QR kode bat eskanerretik pasatuz. QR koderantz zure gailuko kamerakin apuntatzearekin aplikazioa eskaneatutako wifi sarera konektatzen saiatuko da. Aplikazioak ez dio wifi sarearen pasahitza erabiltzaileari erakusten.

App-a jaitsi

iOS gailuentzako:

  • QR Reader for iPhone

Momentuan QR kodeak irakurtzea uzten dizun aplikazioa. Eskaneo detekzio automatikoa du. Kamera aplikazioarekin QR kode baterantz seinalatzen baduzu, zuzenean wifi sarera konektatuko da.

App-a jaitsi

APP onenak zure mugikorrean jartzea ikasi nahi duzu? eman izena KZguneako Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasiikastaroan