Asko gara euskaraz hitz egiten dugunok, gure ama-hizkuntza izateagatik, txikitan ikasi genuelako edo adin helduan gure hizkuntza polita ikastea erabaki dugulako. Baina batzuetan hizkuntza eta teknologia ez datoz bat. Seguru noizbait zure buruari galdetu diozula zure gailua euskaraz jar daitekeen. KZgunea zerbitzutik ez dizugu soilik erakutsiko zure Android gailua euskaraz konfiguratzen, baita zure eguneroko euskarazko bizitza errazagoa izaten lagunduko dizuten aplikazio pare bat ere.

Ikasi zure smartphone edo tableta konfiguratzen KZguneako “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan

Euskera zure Android-ean

Euskera zure Android-ean

Android euskaraz

Ondoren, Android euskaraz erabili ahal izateko jarraitu behar dituzun pausoak azalduko dizkizugu (honek ez du esan nahi jaisten dituzun app-ak automatikoki euskaraz azalduko direnik).

Egin behar duzun lehenengo pausoa, gailuaren “Doikuntzetara” joatea da. Doikuntzen artean nabigatu “Hizkuntzak eta testu-sarrera” menua aurkitu arte. Behin hemen, “Hizkuntzak” aukeratuko dugu, eta gurea aukeratuko dugu, “Euskera/Vasco“.

(Prozesu hau dugun Android bertsioaren arabera aldatu daiteke)

Teklatua

Android-ek bere teklatuan hizkuntza berri bat konfiguratzeko aukera eman arren, ezin dira bi hizkuntza batera erabili. Hau desabantaila bat da, batzuetan euskaraz idatzi nahi izango dugulako eta beste batzuetan gaztelaniaz. Horregatik, hurrengo aplikazioa gomendatzen dizugu:

Doako aplikazio honekin hizkuntz bat baino gehiago aukeratu ahal izateaz gain, teklatuak idazten ditugun hitzetatik ikasten joango da aurrerantzean zuzenketak edo iradokizunak egiteko. Gainera, mikrofonoa erabili ahal izango dugu aukeratuta dauzkagun hizkuntzetako batean testuak diktatzeko. Azkenik, aplikazioa zure Google kontuarekin sinkronizatzen denez, gailua aldatzean, ikasitako guztia gogoan izango du, baita zure konfigurazio pertsonala ere.

Euskara ikasi

Euskara ikasten bazabiltza edo erabiltzeari utzi badiozu eta egunera jarri nahi baduzu, KZguneatik aplikazio hauek gomendatzen dizkizugu zure ikasketan egunera egon zaitezen:

  • Deklinabidea

Aditzen deklinabideekin komeriak izanez gero, ez bilatu gehiago: hau da zure app-a. “Deklinabidea”-rekin deklinabide kasu desberdinak landu ahal izango dituzu. Gainera, 1000 ariketa baino gehiago ditu, esaldiak ebatzi ahal izango dituzu eta 20 kasu baino gehiagoko taulak kontsultatu. Hau gutxi izango balitz, aplikazioak zure akatsak erakutsiko dizkizu ikasketan hobetzeko.

Android eta iOS gailuentzat eskuragarri

  • Esaera zaharrak

App honen helburua, euskarazko atsotitzei esker euskara ikastea da. Gaur egun, 250 atsotitz baino gehiago ditu, haietako batzuk jatorri zarra dutenak. Oso erabilerraza eta intuitiboa den aplikazioa da. Atsotitzak ahalik eta akats gutxienekin eta denbora laburrenean osatu beharreko joko baten antzera funtzionatzen du. Gainera, aplikazio hau multierabiltzailea da, hortaz familia guztia proban jarri ahal izango duzu.

Android gailuentzat eskuragarri

  • Aditz laguntzailea

Aplikazio hau oso erabilgarria da eguneroko jardueran zalantzak ebazteko tresna oso ona izateagatik. Aditza eta erabiliko duzun pertsona aukeratu behar duzu soilik eta aditza modu eta denbora guztietan jokatuta agertuko zaizu.

Android gailuentzat eskuragarri

Eman izena “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan eta zure Android gailuari etekina atera