Ziur aski, azken aste hauetan otsailaren 26tik martxoaren 1era Bartzelonan ospatu den Mobile World Congress-ari buruzko berriak entzun dituzula. Mobile World Congress-a (MWC laburturik), 2006tik Bartzelonan urtero ospatzen den biltzar mundiala da eta mugikor teknologiari dagokionez, munduko gertakizun garrantzitsuena da.

Mobile World Congress-a, teknologia marka nagusiak beraien berritasunak eta urtean zehar azalduko diren modelo berriak aurkezteko leku nagusia dute. Hau dela eta, MWC-a teknologia munduaren jomugan dago.

Azken teknologia berritasunei buruz gehiago jakin nahi duzu? Anima zaitez eta eman izena gure “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian.

Mobile World Congress: 2018an espero dena

Mobile World Congress: 2018an espero dena

KZgunea zerbitzutik eta MWC-an gertaeran oinarrituz, 2018ak zer eskainiko digun eta teknologia joera zein izango den jakinarazi nahi dizugu.

Bereziena

Mobile World Congress-eko edizio honetan berri nabarienak zeintzuk izan diren azaltzen hasiko gara.

  • Gauzen Interneta: Agian ospetsuena eta bala-bala dagoen esaldia “gauzen Interneta” (Internet Of Things, ingelesez) da. Hau, objektu adimentsuetan bihurtzen ari diren eguneroko objektuei dagokien kontzeptua da, adibidez: bonbilak, gabon argiak, bozgorailuak, presio-eltzeak, hotz gailuak, etab.
  • Gaming mugikorrak: Momentuz ereduak dira soilik, baina egia esan, teknologia aurrera doan moduan, mugikorrak bideo joko munduaren atal garrantzitsu izatea bilakatzearen aldeko apustua gero eta handiagoa da.
  • Retro moda: “Retro”-a modan dago, edozein lekutan ikusi daitekeen gauza da eta telefonia ez da atzean geratuko, noski. Hau dela eta, 90. urteko itxura duten mugikorrak ateratzen ari diren markak daude.

Hobekuntzak

Berriak eta joerez gain, Mobile World Congress-ak smartphone-etan eta tabletetan urtean zehar agertuko diren hobekuntzak jasotzen ditu.

  • Pantaila: Pantailak gero eta garrantzi handiagoa du. Ez da tamainaren gauza soilik, 6 hazbetekoak, orain gehienek ez dute ez markorik ez botoirik eta erresoluzio handia dute. Pantaila malgua duten mugikorrak ere aurkeztu dira.

  • Kamera: Argazki kamera ere protagonista izan da. Atzealdeko kamera bikoitza bai kalitatea hobetzeko bai sakonera efektua lortzeko, ia modelo guztietan azaltzen da. Baita irristatzen den kamera deitzen dutena atera dute (gailuaren barnetik ateratzen da), Smartphone-aren aurrealdetik ezer atera ez dadin.

  • Segurtasuna: Hau asko kezkatzen gaituen gauza da. Smartphone-a gero eta gehiago erabiltzen dugu eta gure bizitzaren zati eta datu kopuru handia sakelean daramagu. Hau dela eta, gailu berriek hatz-marka irakurlea dute, bai aurrealdean, atzealdean edo pantailaren behealdean. Honez gain, telefono guztiek aurpegi onarpenarekin datoz jada.

  • Bateria: Ez dugu egun guztian zehar bateria betetzearen ardurarekin egon beharrik izango. Edizio honetan, 10.000 mAh-ko bateria duten hainbat Smatphone aurkeztu dira, hobeto esanda: erabilera normalean 4 eguneko iraupena dutenak.

  • Memoria: Burutik ezin kendu dugun beste arazo bat memoria da. Enpresak hauen jakinean egonik, gailuen barneko memoria handitu dute. 256GB barneko memoria eta kanpoko txartelarekin 400GB-raino handitu daitezkeen Smatphone-ak daude. Ez duzu sekulan esan beharko aplikazio bat jaisteko memoriarik ez duzula!

Zure Android gailuaz gehiago ikasi nahi duzu? Izena eman gure hitzaldian: Android sekreturik gabe