Google Keep, bai Android, iOS, Google Chromeko estensio bezala edo bere webgunean erabilgarri dagoen oharrak hartzeko aplikazioa da. KZgunean erabiltzen ikasi ahal izango duzu gure “Google Aplikazioak zure gailuetarako” ikastaroari esker.

Aurreko «Nota azkarrak hartzeko aplikazioak» sarrera batetan esaten genuen bezala, Google Keep ohar azkarrak hartzeko aplikazio bat da, Post-it baten antzekoa. Gaurko sarrera honetan, aplikazio honek Android bertsioan dituen funtzionaltasun batzuk azpimarratuko ditugu.

Google Keepentzako trikimailuak

Erosketa lista sortu

Aplikazio honek, elementu bakoitzaren aurretik “egiaztapen kutxatilak” deituriko kutxatilla duen zerrendak sortzeko aukera ematen digu. Dendan gaudenean eta produktuak gure erosketa organ dauden einean, egiaztapen kutxatila sakatu ahal izango dugu, zerrendatik ken dadin.

Notak/zerrendak partekatuak

Keep-en sortzen ditugun notak edo zerrendak beste erabiltzaileekin partekatu daitezke. Horretarako, behealdean dauden hiru puntuak sakatu eta “Kolaboratzaile” aukera hautatu. Ondoren, partekatu nahi dugun pertsonaren posta elektronikoa idatzi besterik ez dugu behar.

Oroipengarriak ordua edo kokapenaren arabera

Oharrak hartzeko eta oroigarri bihurtzeko momentuan aplikazioak bi aukera ditu: orduaren araberakoa edo aurkitzen garen kokapenaren araberakoa.

Lehenengo aukera ez da ezer berezia: oroigarriaren eguna, ordua eta errepikatzea noiz nahi dugun jarri beharko dugu.

Bigarren aukera, aldiz, gauza berria da. Ondo funtzionatzeko gure kokapenera sartzeko baimena eman behar diogu aplikazioari. Hau egin eta gero, leku zehatz batean gaudenean, Keep bere oroigarria emango du.

Ahots notak eta diktaturiko notak

Aplikazioak ahots notak hartzeko aukera du, eta horretarako, mikrofono bat du behealdean. Botoi hau sakatu eta telefonoari hitz eginez gero, esaten dugun guztia grabatu eta idatzita ere jarriko du.

Irudiak testuaren bila eskaneatu

Google Keep irudietatik testua ateratzen tresna bat du. Hobetzeko asko geratzen den arren, behin aplikazioan argazkia hartu edo gehitzean, argazkiaren testua ikusi ahal izango dugu irudian sakatuz. Gero, goialdean dauden puntuetan sakatu beharko dugu eta «Irudiaren testua gorde» aukeratu. Hau eginda, Keep-ek irudian nabarmentzen duen testua gure notan erantsiko du.

Google Keep erabiltzen ikasi nahi duzu? Eman ezazu izena gure «Google Aplikazioak zure gailuetarako» ikastaroan