Kaixo KZguneako lagunak! Hemen nago nire abentura berria zuei kontatzeko. Ba, informatikako dendatik nator. Badakizue zer? Pasadan astean ordenagailua eraman behar izan nuen gauza oso arraroak egiten zituelako: web orriak oso astiro kargatzen ziren, eta, gainera, erlaitzak irekitzen ziren nahiz eta ni ez agindu… dena oso arraroa. Nola ez zen ba arraroa izango. Birus bat! Hori esan dit informatika teknikariak. Baina, zer diozu? Nik ez dut ezer egin! Esan diot. Hori mundu guztiak esaten dit! Erantzut nau. Kontu gehiago izan beharko dut…

KZguneara joan naiz, gai honetan, nola mantendu ordenagailua birusetik salbu oso “galduta” nagoela ikusten dudalako. Jonek lasaitu egin nau, hau ez dela arraroa informatika munduan esanez, baina egia esan komenigarria da informatuta egotea sortu daitezkeen arazoei mudu hoberenean aurre egiteko. Halaber, bi orduko KZguneako hitzaldira joatea gomendatu dit, “Zure ordenagailua birus eta bestelako malwareetatik babestu” izenekoa.

Hitzaldia ondo bereizitako bi zatitan banatuta zegoen. Lehenengo zatian, mehatxu informatiko nagusiei buruz hitz egin dute, hau da, mehatxatzen gaituzten birus nagusiei buruz eta nola eraso ditzakete gure gailuak: posta elektroniko bidez, web orria bitartez -nire kasua-, txat-en bidez, usb gailuaren bidez ere, CD/DVD… Gure ordenagailua infektatzeko arrisku ugari eta era oso desberdinak daude.

Zer egin behar dugu? Hitzaldiaren bigarren zatian esan ziguten; “egunero birus berriak sortzen dira, eta horregatik oso garrantzitsua da antibirus ona jarrita izatea, eta hau etengabe eguneratzea.” Doako antibirus batzuen erabilera azaldu ziguten, Avast edo AVG bezalakoa. Nik etxeko ordenagailuan AVG antibirusa jarrita nuen, baina egia esan, gaur arte ez nion kasu handirik egin. Ez jakiteagatik, noski.

Aholku hauekin oso pozik irten naiz hitzalditik. Orain ikasitakoa praktikan jartzea tokatzen zaigu. Ikusiko dugu nola egiten dugun. Hurrengora arte!

Eman izena “Zure ordenagailua birus eta bestelako malwareetatik babestu” hitzaldian, zure gailua birus eta beste mehatxu posibletik babesturik izateko modurik onena.