KZguneako app-a ezagutzen duzu? KZgunea zentroen euskal sare publikoaren aplikazio ofizialarekin ondorengo gauzak egin ahal izango dituzu:
– KZguneako ikastaro guztiak kontsultatu
– Erraztasunez nahi duzun ikastaroan izena eman
– Hurbilen duzun zentroa aurkitu
– Zure datu pertsonalak edo pasahitza Gune Pertsonalean aldatu
– Zure esperientzia sare sozialetan partekatu
“Zeren zain zaude? Kontsulta ezazu gure formakuntza katalogoa eta eman izena itxarote zerrendan.”
Gure KZguneako App-a zure smartphone edo tablet-ean jaitsi dezakezu. Oso erraza da. Ondorengo bideoan azaltzen dizuegu nola egin:
Nola eman izena KZguneako itxarote zerrendan
Behin aplikazioa zure mugikorrean jarrita, egin nahi duzun edozein ikastaroan eta app-aren bitartez izena eman ahal izango duzu.
KZguneako formakuntza katalogoak pertsona bakoitzaren maila teknologikoari eta ordutegiari egokitzen diren ikastaroen zerrenda zabala eskaintzen du. Oinarrizko ikastaroak teknologia berrien munduan sartu berri direnentzat, baita ikastaro aurreratuagoak ere.
Hona hemen KZguneako ikastaroak osatzen dituzten kategorien zerrenda:
- Internet orokorra
- Ofimatika – Software Librea
- Sare Sozialak
- Google Apps
- Irudia
- e-Administrazioa
- Programazio eta garapena
- Smartphoneak eta tableteak
Gure zentroetan hezi ahal izango zara, edo nahiago baduzu zure etxetik zuk aukeratzen duzun ordutegian eta hezitzailearen laguntzarekin KZguneako urrutiko ikastaroekin.
KZguneako ikastaroen itxarote zerrendan izena emateko, ondorengo bideoan azaltzen dizkizuegun pausoak jarraitu behar dituzu.
Sar ezazu zure iruzkina