Sarritan gertatzen zaigu: gauza asko ditugu buruan. Nork ez du inoiz bere pasahitza ahaztu? Edo bere erabiltzaile izena? Segurua identifikatuta sentitzen zarela. Noizbait zure pasahitza gogoratzen ez zenuelako sare sozialean sartzeko arazoak izan badituzu (Facebook, Twitter edo Instagram)ez arduratu, gaurkoan arazoak larriagoak ez izateko konponbide batzuk dakartzagu.

Sare sozialei buruz gauza guztiak ikasi nahi dituzu? Eman izena gure ikastaroan: Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez

Zure pasahitza gogoratzea baina beste arrazoi batengatik ezin sartzea ere gerta daiteke. Kasu hauetan seguru pasa zaizula burutik: “Kontua lapurtu didate”. Norbaitek zure pasahitzak lortu ditu eta orain kanpoan zaude. Horregatik, horrelako egoeratan zer egin eta nora joan ikusiko dugu.

Berreskuratu ezazu zure sare sozialen kontuen sarbidea

Berreskuratu ezazu zure sare sozialen kontuen sarbidea

Nola berrezarri zure pasahitza

Zure sare sozialean saioa hasten saiatzen ari bazara eta pasahitza egokia ez delako esaten badizu, pasahitza berreskuratzeko aukera izango duzu beti “Zure pasahitza ahastu duzu?” jartzen duen botoian sakatuz. Baina, ala eta guzti ere, beste arazoa batengatik ezin bazara sartu, Sare Sozial nagusien Laguntza zentrorako sarbideko esteketara jo dezakezu. Jarri zaitez kontaktuan eta segurua lagunduko dizutela:

Nola berreskuratu zure konturako sarbidea

Beste arazo bat aurkitu dezakegu: norbait gure kontura gure baimenik gabe sartu dela pentsatzea. Eta hau… ¿Nola antzeman daiteke? Zuk jarri ez dituzun argitalpen berriak daudelako; zure kontaktuekin zuk hasi ez dituzun pribatuak daudelako; saioa hasi berri izan delaren jakinarazpena iritsi delako zure mugikorrera eta zu ez zara izan; zure datuak edo profil argazkia aldatu delako… Edozer arraroa ikusten baduzu zure profilean, egin behar duzun lehena -oraindik sarbidea baduzu- sarbide pasahitza lehenbailehen aldatzea da.

Baina, jada ezin bazara sartu, ez zaitez larritu: Sare Sozial nagusiek ustekabeko hauek kontuan hartzen dituzte eta ondorengo esteketatik zure arazorako konponbidea jarri ahal izango duzu:

Kontuaren babesa

Arazo hauetako bat izanda edo ez, Sare Sozialek zure kontua salbu eta ondo babestuta izan ahal izateko eskaintzen dizuten neurriak ezagutzea garrantzitsua da: ordezko posta elektronikoa, bi pausotan egiaztatzea, segurtasunezko galderak, konfiantzazko kontaktuak… eta, noski: pasahitz sendoak. Pasahitz onak sortzea garrantzitsua da: alfanumerikoak izan daitezela, maiuskulak eta minuskulak aldizkatuz, eta, sinboloren bat sartzea ere.

Segurtasun neurri hauei buruz informazio gehiago nahi baduzu, hortxe dituzu zuzeneko estekak ondo informatuta egon zaitezen:

Eman izena “Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez” gure aurrez aurreko ikastaroan