Zure etxea berritzea pentsatzen ari zara edo aldatu berria zara eta laguntza behar duzu dekoratzeko? Horrela bada, KZguneatik zeregin hau apur bat errazagoa egin nahi dizugu.

Berriro gure mugikorra aliatu egokiena bihur daiteke zeregin hori aurrera eramateko. Dekorazio proiektu bat edo gure etxea berrizteko orduan gauzak errazten dizkiguten aplikazio asko daude.

Etor zaitez KZguneara eta ikas ezazu zure etxea apaintzeko behar dituzun app-ak instalatzen gure smartphone eta tabletei buruzko ikastaroetan

Jarraitu irakurtzen eta ezagutu itzazu zure etxea apaintzen lagunduko dizuten aukeratu ditugun app-ak.

Zure etxea apaintzen lagunduko dizuten App-ak

Zure etxea apaintzen lagunduko dizuten App-ak

Apain ezazu zure etxea aplikazio onenekin

Dekorazioa gustatzen bazaizu edo zure etxean aldaketak egiteko asmoa baduzu, ziur interesatuko zaizkizun mugikorrentzako aplikazioak erakutsiko dizkizugu.

  • Home Design 3D

Gelak diseinatu ahal izango dituzu app honekin, zure etxea xehetasun guztiarekin diseinatu 2D eta 3D-an, altuera eta pareten lodiera aldatu, izkinak egin eta milaka apainketa-pieza eta osagarri artean aukeratu. Edozein objektu ere editatu, bere tamaina, kolorea, posizioa eta paretetako altuera aldatuz. Dropbox erabiliz zure diseinuak beste erabiltzaile batzuekin partekatu ditzakezu.

Android eta iOS gailuentzat eskuragarri

  • Houzz

Diseinu erabilerraza duen aplikazio honek kalitate altuko 9 milioi argazki baino gehiago eskaintzen dizkizu, erakusten dituen objektuak, erosi ahal izango dituzun lekura eramango dizuten etiketa elkarreragileez beteta. Harremanetan jar zaitezkeen erabiltzaile-komunitate oso aktiboa du eta bakoitzak ematen dituen ideiak ikusi eta komentatu ditzakezu.

Android eta iOS gailuentzat eskuragarri

  • Roomle

Soilik pantailatik behatza irristatzearekin, paretak, leihoak, ateak… gehitu ditzakezu dekoratu nahi duzun gelako zirriborro bat marraztu ahal izateko. Osagarri aukera zabala duen 3D altzari katalogo bat du. Handitutako errealitate funtzioarekin altzari baten irudia zuzenean ikus dezakezu eta horrela altzariak zure etxean nola geratuko diren irudi errealista egin.

Android eta iOS gailuentzat eskuragarri

  • HomeStyler

Har ezazu zure gelako argazki bat eta 3D kalitate handiko altzariak jarriz nola geratuko den ikusi. Produktu konbinazio desberdinak ikus ditzakezu. Facebook eta posta elektroniko bidez zure diseinuak partekatu ditzakezu, eta diseinuak ere diseinu-galeriarekin komentatu.

Android eta iOS gailuentzat eskuragarri

  • Magic Plan

Intuiziozko App honekin neurketak egin, marraztu eta zure etxearen interakzio planoa argitaratu dezakezu, soilik argazkiak eginez. Objektuak eta oharrak gehi ditzakezu irudietan.

Android eta iOS gailuentzat eskuragarri

App hauek zure mugikorrean instalatzen ikasi nahi baduzu, eman izena “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan