Eguraldia, iragar ezin den lagun hori. Zenbat aldiz gertatu zaigu telebistan eguraldi bikaina egingo duela ikustea eta kalera irten eta zerua estalita aurkitzea edo okerrago: zaparrada bat? Segurua bizpahiru aldiz baino gehiagotan. Horregatik, eguraldia aurrez ikusi ahal dezazun KZgunea zerbitzutik meteorologiari buruzko aplikazio desberdinak aurkezten dizkizugu, bereziki: euri gogaikarriak.

Eguneroko aplikazioak zure mugikorrean erabiltzen ikasi nahi dituzu? Eman izena “Google Aplikazioak zure gailuetarako” ikastaroan

Meteorologiako app-ak klasikoak dira gure gailuetan. Lehen aldiz Smartphone bat hartzean jarri eta konfiguratzen dugun lehenengoa izan ohi da. Nahiko sinplea izan arren, planak egitean informatuta egotea gustatzen zaigu edo goizean zer arropa jarri jakiteko. Gaur bost aplikazio oso erabilgarri ikusiko ditugu.

Metereologiako app-ak

Metereologiako app-ak

  • Today Weather

Aplikazio honek natura inguruko irudi politak ditu, guzti hau ondo zaindutako eta erabilerraza den interfazearekin. Today Weather-ari esker, ez gara soilik hurrengo 7 egunetako 24 orduen eguraldiari buruz informatuta egongo, baizik eta sentsazio termikoa, ikuspena, hezetasuna, ihintz puntua, UV izpien eta presio atmosferikoaren indizeari buruz ere.

  • Climendo Basic

Aplikazio berri honi buruz informaziorik onena eskaini ahal izateko hainbat iturrietan oinarritzen dela nabarmendu behar da. Horretarako nahi duzun web orri desberdinak eta aplikazioak aukera ditzakezu. Gainera, gaurko eta hurrengo bi egunetako iragarpena izango den kolore berde deigarrietan ikusi dezakegu. Tenperatura ikonoei esker, egingo duen eguraldia begirada azkar batekin ikusi ahal izango dugu. Puntu nabarmengarri bezala, tenperatura ikusi eta aurreko urteekin konparatu ahal izango dugu.

  • Tiempo en Vivo

Estetikoki hitz eginez, zalantzarik gabe, aplikazio onenetariko bat. Aplikazio honek pantaila iraunkorreko hondo polita du eta informaziorik garrantzitsuena aurkituko dugun bi Widget. Aplikazio honekin ilargiaren faseak jakin ahal izango ditugu; irteerako eta ilunabarreko ordua; euri mapa bat eta noski, gaurko eta hurrengo egunetako eguraldia. Azkenik, gaurko eguraldiaren egoera beste aplikazio batzuetan parteka dezakegu.

  • AccuWeather

Zalantzarik gabe, aplikaziorik ospetsuena, erabiltzaileek gehien puntuatzen dutena bait da. Diseinua erraza du, informazio desberdineko erlaitzetan oinarritutako (eguraldia, haizea, ilargiaren faseak, hezetasuna, UV izpiak…) pantaila nagusi praktiko eta informatzailea du. Gainera, AccuWeather-ekin hiri bat baino gehiagoko informazioa ikusi ahal izango duzu aldi berean, hortaz, bidaia baten plana egiten ari bazara, zure oporretan egingo duen eguraldia ikusi ahal izango duzu.

  • Google Now

Aplikazio hau gure sistema eragilearen pate da jada. Aplikazio erabilerraza da eta zailtasunik gabekoa: eguneroko beharrentzako nahikoa eta igeltxo batez aurkezten du eguraldia. Eguraldi iragarpena egunean zehar egingo duen tenperatura erakusten ari zaigun bihurgune grafikoaz azaltzen zaigu. Bere sinpletasunaz gain, eurien, haizearen, irteerako eta ilunabarreko orduaren informazioa eskaintzen digu.

Eman izena gure “Google Aplikazioak zure gailuetarako” ikastaroan eta gehiago ikas ezazu zure Smartphone edo Tabletari buruzko aplikazioetaz