Zalantzarik gabe Whatsapp gure Smatphone-eko aplikazio nagusienan bihurtu da. Bapateko mezularitza honen etorrera gure bizitza goitik behera aldatu zuen: Smartphone bat erosi, teknologi munduan sartu, gutxinaka-gutxinaka testu mezuak bidaltzen eta deitzen utzi genuen. Gaur egun arraro egiten zaigu norbaitek Whatsapp ez edukitzea, garbigailu bat ez edukitzearen moduan, sinestezina!

Whatsapp-ekin mezuak bidaltzen baino gehiago erabiltzen ikasi nahi duzu? Eman izena gure “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez” ikastaroan

Aplikazio handi hau etengabe hazten doa. Aurrera egiten du eta funtzio berriekin berritzen doa. Gaur, KZgunetik, WhatsApp-en azkeneko berriak aurkeztuko dizkizugu azken modan egon zaitez.

Mezuak ezabatu

Seguraski zerbait nahigabe bidali eta ezabatu nahi izan duzula inoiz. Orain hori egin ahal dezakezu. Ezabatu nahi duzun mezua hautatu eta pantailaren goialdean agertzen den paperontzi botoia sakatu besterik ez duzu behar. Zeuretzako ezabatu edo denontzako -bai txat pribatu batean edo talde batean- ezaba dezakezu; hau egitean zure mezua ezabatu egingo da eta bere ordez “Mezu hau ezabatua izan da” agertuko da. Baina adi egon: denontzat ezabatu nahi ezkero, lehengo 5 minututan egin beharko duzu, bestela ezin izango duzu sekula ezabatu.

Memoria hustu

Zure telefonoa memoriaz eskas badabil, aukera honek poztuko zaitu. Aplikazioan bertan dauden goiko eskuinaldean dauden 3 puntutxoak sakatu behar dituzu eta Aukerak hautatu. Bertan, Datu eta memoriara eta Memoria erabilera aukeratu. Bertan zaudenean, txat guztiak agertuko zaizkizu memoria gehien erabiltzen dutenetik gutxienera sailkaturik, nahi duzun txatean sartu datuak ikusteko. Edukia ezabatu nahi baduzu, pantailaren behekaldean Mezuak kudekatzea sakatu eta nahi dituzun artxiboak aukera ditzakezu (mezuak, kontaktuak, irudiak, GIFak, bideoak, etab.) bukatzeko, Mezuak hustu aukera sakatu.

GIF bat bidali

Ziur aski, GIF bat baino gehiago jaso duzula eta zure kideei bidali nahi izan duzula inoiz. Oso erraza da: emotikonoak dauden aurpegia sakatu besterik ez duzu behar eta behekaldean GIF botoia hautatu. Bertan, hainbat agertzen dira. Gehien gustatzen zaizuna bilatu ahal izango duzu lupan sakatuz gero eta nahi duzun hitza idatziz (alaitasuna, dantza, besarkada…). Gehien gustatzen zaizun GIFa ikusten duzunean, bertan sakatu besterik ez duzu behar berau bidaltzeko.

Dei batetik bideo-deiara aldatu

Familia edo lagunak urrun dituzulako WhatsApp-etik deitzeko ohitura baduzu, seguruenik dei batetik bideo-dei batera aldatzea nahi izan duzu inoiz lehenengoa eskegi barik. Orain batetik bestera aldatzeko aukera izango duzu dei bat egiten zauden bitartean, pantailaren behekaldeko bideokamera botoi berria sakatzeari esker. Garrantsitsuena kontuan izatea, biok WiFi batera konektaturik egotea da datuen kontsumoa sahiesteko.

Egoerak

Orain arte, egoerak gure profilaren argazkiko azpititulua zen, baina orain argazkiak edota testuak dira, bere tokia daukate eta 24 ordu irauten dute gure kontaktuek ikusi ahal izateko. Zure kideen egoerak ikusteko, Egoerak sakatu behar duzu. Argazkia ikusten duzun bitartean mezu bat bidali nahi baduzu, behekaldean dagoen Erantzun aukera sakatu behar duzu. Honezgain, zeure egoera sortu nahi ezkero, behekaldean eskuinaldean dagoen kameraren botoi berdea sakatu beharko duzu. Bertan zure galeriatik ateratako edo momentuan horretan egindako argazkiak edota bideoak txertatu ahal izango dituzu.

Eman izena gure “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez” ikastaroan