Barik txartela duela urte batzuk ezarri zen eta gero eta gehiago dira Bizkaiko garraio publiko ezberdinetan mugitzeko erabiltzen dituztenak. Bizkaiko garraio publikoan diru-zorroa gainean eraman gabe mugitzeko modurik onena da.

Bi urte dira Barik aplikazioak gailu mugikorren NFC teknologiari esker, saldoa ikusi eta kargatzen uzten gaitula.

Zure Smartphonea diru-zorro bezala erabiltzeko aplikazio nagusiak ezagutu itzazu. Anima zaitez eta etorri gure hitzaldira. “Zure diru-zorroa Smartphonean”

130.000 erabiltzaile baino gehiago dira aplikazioa jaitsi dutenak eta gaur egun, 275.000 diru-kargatik gora egin dira sakeleko gailuaren bitartez, 645 egunero.

Aplikazio honen ezartzea, Bizkaian estanko, kiosko, kutxazain automatiko, kargagailu makina edo estazioetan banaturik dauden 800 puntu fisiko baino gehiagoen alternatiba da.

App Barik NFC

Bariken aplikazioa erabiltzeko, NFC eta Android 4.0 edo ondorengoa duen Smartphone edo Tableta izan behar duzu. Gaur, KZgunea zerbitzutik, aplikazio honek eskaintzen dituen aukerak jakinarazi nahi dizkizugu:

  • Sakelekoa hurbilduz, edozein Barik txartelaren edukia erakutsiko dizu.
  • Azkenengo 30 mugimenduak kontsultatu.
  • Txartel mota eta erabiltzaileen datuak kontsultatu.
  • Diru-zorroa momentuan erosi eta kargatu.
  • Denboraldiko titulua momentuan erosi eta kargatu.
  • Metro eta Bizkaibuseko mapak kontsultatu.
  • Zor edo kreditu txartelarekin ordainketa seguruak egin.
  • Erosketaren tiketa sortu.
  • Barik webgunean erosketa diru-kargak egin.

Zure sakeleko gailuaren funtzionalitateez gehiago jakin nahi duzu? Eman izena Kzguneko “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan