Aplikazio ospetsu hau agertu zenetik, gure bizitzak aldatu dira. Benetan, Smartphone bat edukitzera bultzatu zigun aplikazioa izan zen, eta seguraski, KZguneako ikastaroetara joatearen arrazoia. WhatsApp gure Smartphonearen erdigune bihurtu da, gure senideekin eta lagunekin komunikatzeko dugun modua da, baita urrun daudenean ere.

WhatsApp-ari etekin gehiago atera nahi diozu? Eman izena gure “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez” ikastaroan

Baina, batzuetan mugikorra eskuan edukitzea gogaikarria izan daiteke, adibidez, lanean gaudenean edo ordenagailua erabiltzen ari garen bitartean. Horregatik, gaur WhatsApp-era zure ordenagailuaren bidez nola konektatu zaitezke erakutsiko dizugu.

WhatsApp zure ordenagailuan

WhatsApp zure ordenagailuan

WhatsApp zure Nabigatzailean

WhatsApp Web, WhatsApp-ek bere web orriaren bidez eskaintzen duen zerbitzu da eta ispilu baten moduan funtzionatzen du, hau da, aplikazioak zure Smartphoneak duen jarduera erakutsiko du zure ordenagailuan.

Hau dela eta garrantzitsua da kontuan izatea, WhatsApp zure ordenagailuan erabili arren, gure Smartphonea behar dugula konektatu ahal izateko. Ezin izango zara konektatu mugikorra beste lekuren baten utzi baduzu. Garrantzitsua da kontuan izatea WhatsApp Web-ek zure Smartphonearen datuak behar izango dituela eta horregatik WiFi sare batera konektatuta egotea gomendatzen dizugu.

WhatsApp Windows eta Mac-ean

WhatsApp-ek eskaintzen digun beste aukera, gure Mac edo Windows-ean aplikazioa instalatzea da. Beti ordenagailu berdinaren aurrean egongo bazara, hau izango da aukerarik onena, baina WhatsApp Web-ekin bezala, zure Smartphonea behar izango duzu funtzionatzeko.

WhatsApp zure ordenagailuan jartzeko, bere web-orriko “Deskargak” sailean sartzea eta zure sistema eragilea aukeratu besterik ez duzu behar. Behin programa deskargatuta, normalean egiten dugun bezala jarri behar izango dugu.

WhatsApp Nabigatzailean, Windows edo Mac-ean exekutatu.

WhatsApp zure nabigatzaileatik, Windows-etik edo Mac-etik erabili nahi baduzu, bi pauso egin behar izango dituzu:

  • Nabigatzailetik egin nahi baduzu, WhatsApp Web orrialdea ireki ezazu zure nabigatzailean; mahaigain programatik egin nahi baduzu, ireki besterik ez duzu behar. Ondoren QR kode bat agertuko da.

  • Zure Smartphonea hartu eta WhatsApp aplikazioa ireki. Pantaila nagusian, eskuineko goialdean dauden hiru puntuak sakatu eta WhatsApp Web aukeratu. Hori egin ondoren QR kode irakurle bat irekiko da zure monitorean agertzen den kodea eskaneatzeko.

Pauso erraz hauekin automatikoki zure WhatsApp-a ordenagailuan agertuko da eta mugikorrean dituzun funtzio berdinak erabili ahal izango dituzu: txat, taldeak, argazkiak bidali, dokumentuak… Garrantzitsua da gogoratzea Smartphonearen eta bere konexioaren mendean gaudela WhatsApp gure ordenagailuan erabiltzeko, datu guztiak gure mugikorretik lortzen bait dira.

Eman izena “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez” ikastaroan eta WhatsApp-ari buruz jakin behar duzun guztia ikas ezazu.