Zenbat aldiz jarri behar izan duzu dirua opari bat egiteko, afari bat ordaintzeko… eta une horretan diru nahikoa ez duzula ohartzea? Ba, mugikorra eramanez gero, behar duzuna ordaintzeko dirua daramazu ere. KZgunea zerbitzutik Bizum ezagutzea nahi dugu, zure mugikorretik dirua bidali eta jasotzeko berehalako ordainketa zerbitzu azkarra eta erraza.

Ez dago Bizum aplikazio espezifikorik. Bankuen berezko app-etan integratuta dagoen zerbitzua da. Zure bankuaren aplikazioa instalatuta izanez gero, orduan Bizum duzu jada. Soilik banku kontua eta telefono mugikor zenbakia izatea da beharrezkoa erabili ahal izateko.

Ikas ezazu izapideak zure mugikorretik egiten. Animatu eta etorri zaitez gure hitzaldira, Zure diru-zorroa Smartphonean

Zer da Bizum?

Zer da Bizum?

Nola erabiltzen da Bizum?

Bizum partikularren arteko ordainketa txikiak era azkarrean egitea ahalbideratzen duen zerbitzua da. Nahikoa da kontzeptua eta transferitu nahi den kantitatea ipintzea eta dirua bidali nahi den pertsonaren telefono zenbakia sartzea. Mugikorreko kontaktu agendan bilatu dezakezu ere, Bizum-ek banku kontua telefono zenbakiarekin lotzen bait du. Baldintza bakarra biak, bai dirua bidaltzen duenak baita jasotzen duenak ere, app aktibo izatea da.

Bizum 0,50€ eta 500€ arteko transferentzia eragiketak egitea ahalbideratzen du.

Banku kanalek osorik eskainitako zerbitzua denez, Bizum bankuen segurtasun sistemez babestuta dago erabat. Diru-transferentzia beti bankuak agintzen du, beraz, erabiltzailea baimentzeaz arduratzen da.

Zure mugikorraren funtzionaltasunari buruz gehiago jakin nahi duzu? Eman izena “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” KZguneako ikastaroan