Pixkanaka-pixkanaka eguraldi ona hurbiltzen doa eta guztiok leku berdinetara joatea gustuko dugu: hondartza, hiritik paseatu, terraza batean eseri, hiriburutik edo hurbileko herrietatik turismoa egin…. Baina ezin gara beti garraio publikoan joan, eta askotan, aparkalekua aurkitzea zaila denez bertan uzten ditugu planak.

Etorri KZgunera eta ikasi nola planifikatu bidai bat gure “Zure bidaia planifikatu” ikastaroarekin

Eta, ez dugu hitz egingo toki urdinari buruz! Denok esan ditugu honelako esaldiak: “Non dago parkimetroa? Norbaitek diru xeherik du? Kontuz gero, ordua pasako da eta!”. Bai, ziur bat etorri zarala…

Horregatik, KZgunetik aplikazio zerrenda bat dakartzagu zure bidaia eztitsuago izan dadin eta zure aparkaleku bilaketa zaila izan ez dadin.

Wazypark

Aplikazio kolektibo hau hobetzen doa erabiltzaile kopurua handitzearekin batera. Mapa batekin funtzionatzen du geolokalizazioren bitartez. Berari esker gauden herrian aparkaleku libre bat non dagoen jakingo dugu. Bere erabilera oso erreza da: erabiltzaile bakoitzak bere mugikorretik leku bat libre noiz uzten duen esaten du, honela, beste erabiltzaile batek ikusi ahal izango du eta bere lekuan aparkatu.

Android eta iOS-entzat eskuragarri

El Parking

Aplikazio hau aliatu ona da. Espainako hainbat hirietako parkimetroekin lan egiten du, beraz, toki urdineko ordainketa aplikaziotik egin ahal izango duzu. Aplikazioak, aparkatu duzun lekua zein den adierazteko mapa du eta egon nahi duzun denbora. Aplikazioak posta elektroniko baten bitartez jakinaraziko dizu zure tiketaren iraungitzeaz, ordua handitu behar baduzu. Parkimetroez gain, aplikazio honek parking pribatuen eta bere kokapenaren informazioa emango dizu, kalean aparkalekurik aurkitzen ez baduzu kontuan izateko.

Android e iOS-entzat eskuragarri

Parquo

Aplikazio berritzaile honetan, erabiltzaileek kanpoan dauden bitartean, beraien garajeko aparkalekua alokatzen dute beste erabiltzaileei. Aplikazio honek, erabiltzaileak kontaktuan jartzen ditu eta, akordio batera heldu ostean, transakzioa egiteaz arduratuko da. Parquo aparkaleku publikoak, parkin pribatuak eta herri ezberdineko toki urdinak kudeatzen ditu.

Android-entzat eskuragarri

Bilbao park OTA

Orain dela gutxi, Bilbok OTA kudeatzeko aplikazioa atera zuen . Ez dugu parkimetrorik bilatu beharrik izango Bizkaiko hiriburutik bueltatxo bat eman nahi izanez gero. Aplikaziotik, gauden tokian gaudela ordaintzeaz gain, geratzen den denbora, denbora handitu edo isunak ordaindu ahal izango dugu. Interfazea erabilerraza eta intuitiboa da, erabiltzeko gure autoaren datuekin eman dugu izena aplikazioan.

Android e iOS-entzat eskuragarri

Ikasi nola planifikatu bidai bat gure “Zure bidaia planifikatu” ikastaroarekin