Posta elektroniko berri bat edo zerbitzu batean izena emateko orduan pasahitz segurua sortzea pausorik garrantzitsuenetako bat da. Badakigu, asmatzen erraza den bat jarri behar ez dugula, gure telefono zenbakia edo jaiotze data adibidez. Egia esan, pasahitz ziurrak sortzea gauza zaila iruditu daiteke. Hau dela eta, KZgunetik aholku batzuk eman nahi dizkizugu, pasahitz seguruak erraz sor datzazun.

Pasahitz seguruak sortzeaz gain zure ordenagailua babestu nahi baduzu, eman izena gure “Zure ordenagailua birus eta bestelako malwareetatik babestu” hitzaldiaren itxarote zerrendan.

Funtsezkoena

Lehendabizi, pasahitz seguruak eta sendoak sortzeko momentuan zeintzuk diren hauen ezaugarriak jakin behar dituzu. Gure kontuetako pasahitz guztiak gutxienez 8 karaktere izan behar dituzte. Pasahitz barnean oso gomendagarria da zenbakiak, maiuskulak eta minuskulak nahastea. Eta, hobetu nahi baduzu, sinbolo bat sar ezazu.

Noizbehinka pasahitza aldatzea oso garrantzitsua da, bereziki zure kontu nagusietan (posta elektronikoa, Sare Sozialak, bankuko kontuak….). Eta pasahitz bera kontu guztientzat ez erabiltzea, noski.

Pasahitz ziurrak sortzeko trikimailuak

  • Esaldi batekin

Pentsatu esaldi bat, ahal izanez gero zuretzat zentzuzkoa den bat. Ez ba zaizu bat ere ez bururatzen, beti har dezakezu abesti, liburu edo gogokoen duzun pelikularen izenburua. Badaukazu? Bikain, ekin lanari! Imagina dezagun pelikula “2001 Odisea en el Espacio” dela, hitz bakoitzaren lehenengo bi letrak hartuko ditugu eta “20OdenelEs” lortzen da. Zure abesti edo esaldia ez ba ditu zenbakirik, zuretzat garrantzitsu den zenbaki bat erantsi.

  • Hitzak elkartzen

Aukeratu bi hitz eta beraiekin hitz berri bat sortu. Horretarako bata eta bestearen letrak nahastuko ditugu. Adeibidez, “Argi” eta “Goiz” hitzak hartzen baditugu “AGrogiiz” sortuko dugu. Zenbaki edo sinbolorik ez ditugunez, bi zenbaki hautatu eta pasahitza barnean sartu ditzakezu: “AGro2giiz0”

  • Bokalak kendu

Pasahitz seguruak sortzeko momentuan pausu handiago bat eman nahi baduzu, aurreko adibidearen bokal guztiak kendu ditzakezu. Halan, “AGrogiiz” pasahitza “Grgz” pasahitzan laburtuko da, benetako hitzaren itxura izatea kointzidentzia besterik ez da izango. Ziurrenik, sinbolo eta zenbakirik ez duen hitz laburra geratuko dela, baina zergatik ez erantsi: “€Gr2g0z$”.

  • Hitzak eta zenbakiak nahastu

Pasahitz hau sortzeko aukeratutako zenbaki eta hitzak karaktere kopuru berdina izatea oso garrantzitsua da. “Amets” eta “48315” hitzekin frogatuko dugu. Zenbakiak eta letrak nahasten joango gara “4A8m3e1t5s” hitza sortzeko. Sendoagoa bihurtzeko sinbolo bat sartuko dugu eta listo: “4A8m3e1t5s!”

  • Teklatuaren trikimailua

Beste behin, ordezkatze teknika da erabiliko duguna, baina kasu honetan zenbakiak letren ordez. Lehenengo zenbaki batzuk har itzazu: zure hiriko posta zenbakia, zure maskotaren urtebetetzea, amamaren jaiotze urtea… imagina zenbakia “48315” dela. Orain, teklatuan zenbakiak bilatu besterik ez duzu behar eta zenbaki bakoitzaren behean dauden bi letrak sartu: “4rfv8ik3edc1qaz5tgb”. Sinbolo bat erantsi nahi izanez gero, beti ordezkatu ahal izango duzu zenbaki bat, honek duen sinboloagatik eta kitto: “4rfv8ik3edc1qaz%tgb”