Gustatuko litzaizuke astronautak egiten duten bezala, lurra Estazio Espazial Internazionalatik ikustea? Eta Estazio Espazial Internazionala beti non aurkitzen den zehazki jakitea? Gure gailu mugikorretik Estazio Espazial Internazionalaren segimendu egiteko aplikazioak daude.

Estazio Espazial Internazionala (ISS ingeleseko siglengatik) orbitan dagoen ikerketa zentro bat da, sendagai, materialei, osagai desberdinei, etab. buruz ikerketak egiteko. Etengabe tripulatutako estazio espaziala bezala funtzionatzen du, eta Interneten bidez irudiak igortzen dituzten hainbat kamera ditu, Estaziotik lurraren bistez gozatu ahal izateko.

Aplikazio hauetako bat zure mugikorrean erabiltzen ikasi nahi duzu? Eman izena “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan

Estazio Espazial Internazionala ikusteko app onenak

Estazio Espazial Internazionala ikusteko app onenak

Handik duten gure planetaren bistaz zuzenean gozatu nahi baduzu, segi irakurtzen eta ezagutu gaurkoan KZgunea zerbitzutik dakarguna: Estazio Espazial Internazionala ikusteko app onenak.

Estazio Espazial Internazionala: ezagutu ezazu aplikazio onenekin

ISS Detector

App honekin Estazio Espazial Internazionala noiz eta non ikusi ahal duzun jakin dezakezu. Bakarrik zure kokapena sartzearekin, datozen egunetako data zerrenda eta ordu zehatzak erakutsiko dizkizugu. Behaketa momentua iritsi baino minutu batzuk lehenago, mugikorrera jakinarazpena iritsiko zaizu. Mapan, bere momentuko kokapena ere erakusten dizu eta behaketarako baldintza meteorologikoak egokiak diren egiaztatzen du.

Android eta iOS-entzat eskuragarri

ISS onLive

Lurra zuzenean espaziotik ikusteko App-a, ISS-aren HD kalitate kameretatik. Mapan zehar momenturo estazioaren posizioa ikusi eta zer puntutan aurkitzen den zehazki jakin ahal izango duzu, ISS-aren telemetriari buruzko informazioaz gain; latitudea, luzera, altitudea eta abiadura. Sare sozialetan partekatzeko argazkiak hartu eta bideoak graba ditzakezu.

Android-entzat eskuragarri

Heavens above

Aplikazio honekin Estazio Espazial Internazionala eta sateliteen aurreikuspen zehatzak lortu ahal izango dituzu. Hurrengo pasaldiak azkartasunez apuntatzeko egutegi bat du, hau galdu ez dezazun.

Android-entzat eskuragarri

ISS HD Live

Aplikazioak Android Google Maps natiboa integratua du, ISS-aren orbitak lurraren inguruan jarraitu ahal izateko, hurbiltzeko, biratzeko, arrastatzeko eta mapa inklinatzeko. Gainera, hurrengo egunsentia edo iluntzea zuzenean ikusi ahal izango duzu Estazio Espazial Internazionalatik, app-aren bitartez noiz gertatuko den jakinaraziko bait zaizu.

Android eta iOS-entzat eskuragarri

GoISSWatch

App honekin Estazio Espazial Internazionalaren segimendua denbora errealean egin dezakezu. Zure kokapenetik noiz eta non ikusi dezakezun azaltzen dizu. Noiz ikusiko den abisatzen dizuten alarmak sortu ditzakezu.

iOS-entzat eskuragarri

App hauek zure mugikorrean deskargatzen ikasi nahi baduzu, eman izena “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan