Inoiz pentsa duzu zure ideiak eta esperientziak interneten bidez partekatzeaz? Halan bada, ziur aski blog batean sortzen pentsatu duzula. Baina, galdera berdina burura dator beti: <<Hain zaila izango da hori… Nondik hasi behar naiz?>>. Hau dela eta, KZgunetik, WordPress-en bidez zure bloga sortzearen errestazunaz hitz egingo dugu gaur.

WordPress-i buruz gehiago ikasi nahi duzu? Izena eman gure “WordPress: Zure webgunea sortu” urruneko ikastaroan

Zer da WordPress?

WordPress zure bloga sortzeko plataforma nagusienetariko bat dugu. WordPress oso erresa da. zure bloga sortzen hasteko, WordPress-en webgunean sartu besterik ez duzu behar eta bertan izena eman.

Zergatik WordPress erabili?

Bere webgunearekin ohitzen zaren einean aurreratzen joan ahal zarelaren abantaila dauka. Nahiz eta blog erraz batekin hasi, webgune profesionala eukitzen bukatu ahal dezakezu. Gainera dohain da, baina badaukazu zure domeinua erosteko eta nahi duzunean ofiziala egiteko aukera. Gauza bikaina salerosi bat edukiz gero edota zure bloga aurrera egiten badu.

Lehenengo pausoak WordPress-en

Lehenengoko gauza zein motatako bloga sortu nahi duzun pentsatsea da. Zeri buruz hitz egingo duzun, edukiera, idazteko modua, etab. Ez da gauza bera blog pertsonal bat, iritxizkoa edo zure gogokoen zaletasuna (errezetak, eskulanak, informatika…). Gaiez aparte, blogarentzako izen batean pentsatzea garrantzitsua da eta ea zure izena edo izengoiti bat erabiliko baduzun. Prest? Ba, hasiko gara!

Txantiloiak

WordPress ospetsu bihurtu duen ezaugarri nagusia bere malgutasun eta pertsonalizazio handiak dira. Txantiloiak protagonista nagusienak dira. Gai hauei esker zure bloga zure gustura pertsonalizatuko duzu. WordPress dohaineko txantiloi pilo ditu. Eta, hori gutxi balitz ere, txantiloiak pertsonaliza ahalko dituzu; zure irudia aukeratu edo gogokoen kolorea, ponte mota, tamaina…

Pluginak

Hiztegiarekin ohitzea garrantzitsua da. Pluginak oso garrantzitsuak dira blog baten sorkuntza eta pertsonalizazioan. Baina, zer dira eta zertarako erabiltzen dira? Pluginak funtzio bat edo gehiagoko aplikazioak dira. Aplikazio hauek era askotakoak izan daitezke eta ea gai guztiak ikutzen dituzte: diseinua, estatistika, sare sozialak, ziurtasuna, etab. Laburbilduz, zure blogari funtzio baten bat faltatzen zaiola usten baduzu, ziurrenik horretarako plugin bat dagoela! 50.000 baino gehiago plugin daude WordPress-eko webgunean, bertatik jaitsi eta zure blogan dohain instala ahal dezazun.

Zure bloga sortzen ikasi gure “WordPress: Zure webgunea sortu” ikastaroarekin