Interneten erabilera hazkunde esponentziala izan du azken urteetan. Sarea etengabe dago gure bizitzetan. Eta Internet gure egunerokoan dagoen bezala, gu ere Interneten gaude… edo ez da horrela? Entzun duzu inoiz “Interneten ez bazaude, ez zaude” esaldia? Bill Gates-ek 80 urteetan esan zuen eta oso ospetsu egin den esaldia da eta nolabait jakinarazi nahi duenentzako goiburuan bihurtu da.

Interneten egoteko garrantziaz hitz egiten dugunean, bi modutan uler dezakegu, pertsona bezala/profesional bezala, zure izena bultzatzeko eta lan-merkaturantz begiratuz, edo, zure negozioa bultzatzeko eta bezeroak egiteko, enpresa bezala.

Interneten egoteko garrantzia eskutik doa zure marka pertsonala izatearekin. Internetek eta teknologia berriek ateak ireki dizkigute guztiei gure marka pertsonala sortu ahal dezagun, besteetan uzten dugun aztarna baino beste gauzarik ez dela, hau da, berezko marka.

Interneten presentzia eta erreferente bat izan nahi duzu? Ezagutu marka pertsonal bat zer den eta nola erabiltzen den. Eman izena “Marka personala eta LinkedIn” KZguneako urruneko ikastaroan

Baina, zein izan zen marka pertsonal bezala ezagutzen dugunaren sorrera dakizu? “Marka Pertsonal” kontzeptua (“Personal Branding” ingeleses) 90 urteen amaieran Estatu Batuetan enplegu bilaketarako teknika bezala sortu zen.

Orain lan eremuan konpetentzia hain handia denez, marka pertsonala sortzea beharrezkoa da besteetatik bereizi ahal izateko. KZgunea zerbitzutik zure marka pertsonala sortzeko orduan kontuan hartu behar dituzun puntuak zeintzuk diren kontatu nahi dizugu.

Interneten egoteko garrantzia. Zure Marka Pertsonala

Interneten egoteko garrantzia. Zure Marka Pertsonala

Bultza ezazu zure Marka Pertsonala

Marka Pertsonala egitea desberdintzen gaituzten ezaugarriak nabarmentzea da. Ezaugarri hauek besteei transmititzen jakitea da: nortzuk garen, zer egiten gaituen paregabe eta zein gaitasun edo trebetasunak ditugu. Baina… Nola egingo dugu?

Zure Marka Pertsonala bultzatu nahi baduzu estrategia bat landu behar duzu jarraibide zehatz batzuekin:

  • Zure helburuak zehaztu: nora nahi duzun iritsi eta lortzeko erabiliko dituzun tresnak zehaztu ezazu.

  • Zain ezazu zure presentzia sare sozialetan: osa ezazu zure profila era egokian sare desberdinetan, eta aukeratu eta izan ezazu presentzia elkar eragitea interesatzen zaizun profilak aurkitzen dituzun haietan.

  • Sor ezazu bloga edo web-orria: sor ezazu zure helburuetara heltzeko laguntzen dizkizuten edukiak eta blog-ak eta web orriak eskaintzen dizkizuten SEO posizionamendu tresnak erabili ezazu.

  • Networking egin ezazu: zaindu eta zabaldu ezazu zure profesionalen kontaktu sarea Interneten bidez. (Zer den Networking aspaldi jada blogaren beste sarrera batean azaltzen genuen).

Azkenik, ez ezazu ahaztu hau iraupen luzeko lasterketa dela. Beraz, proposatu dituzun helburuetara iristeko saiatua izan zaitez.

Internet gure jarduera sustatzeko komunikabide nagusia da. Sarean Presentzia izateko beharrezko guztia KZguneako “Lehenengo pausoak marketing digitalean” urruneko ikastaroan ikas ezazu