Urte honetan “Interneten gauzak” bala-bala dago. Gure aurreko sarreran: “Mobile World Congress: 2018an espero dena” gai hau aipatu genuen. Baina, zalantzaren bat badaukagu edo bere helmenaren ideia onartzen ez badugu ere, gaur, KZguneatik gorantz doan tendentzia honetaz hitz egingo dizugu.

Berri guztiak jakinarazi nahi dituzu? Izena eman gure “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian

Interneten gauzak edo Internet Of Things (IOT) ingelesez, eguneroko objektuak objektu adimenduetan bihurtzea da. Iraultza honen bitartez, pertsonak eta objektuak elkar eragingo dugu, edo, zuzenean, objektuak beraien artean. Objektuak sarera konektatuko da eta denbora errealean datuak eskainiko ditu. Laburbilduz, mundu fisikoaren digitalizazioan datza.

Adimena etxean

Zientzia-fikziozko pelikulak esaten zuten, etorkizuna etxean dago, eguneroko objektuetan. Urte batzuetatik hona ezagutzen ditugu aspiragailu robotak, aspiragailu hauek autonomoak dira eta zure etxea garbitzen dute bertan ez zauden bitartean eta gero, bere lekura bueltatzen dira bateria kargatzeko. Baita ere sukaldeko robotak ezagutzen ditugu, janaria prestatzen dute zure erosotasunerako. Baina, iraultza beste nolako etxeko tresna elektrikoekin iritsi da:

  • Hozkailu adimendua. Hozkailu hauek atea gutxiago irekitzen lagunduko zaituzte, aurrezpen energetikoaren bila, denetariko informazioa emanez: gordetako produktuak, iraungitze-datak, oharpenak eta alarmak… baita Amazonen bidez erosketa egitea ere!

  • Termostato adimendua. Termostato hauek, zure Smartphonen bidez bai barnetik bai etxe kanpotik kontrolatu ahalko dituzu. Beste etxeko tresna elektronikoak bezala, bere funtzioa gehiengo energia aurreztea da eta zure erotasuna bilatzea.

  • Bonbilla adimendua. Bi txalo eman eta bonbilla amatatzen da, nork ez du hau ikusi -eta amestu-? Berdina ez bada, bertara hurbiltzen gara. Bonbilla hauek efizientzia energetiko handia daukate, urrutiko aginte bat dakartzate argia amatatu, intentsitatea neurtzeko, kolorez aldatzeko… baita bozgorailuak dituztenak zure logelan hari musikala jartzeko.

  • Txirrinak. Nork den jakin barik atea irekitzea iraganeko gauza da. Txirrin adimenduak kamerak dituzte eta Wifi-aren bitartez konektatuta daude, hauei ezker nork deitzen duen jakingo dugu etxean egon barik. Honez gain, nahi izanez gero, deitzen ari den pertsonarekin elkar eragin ahal izango dugu gure Smartphone edo tabletaren bidez.

Arropa adimendua balio

Izan liteke izenburua irakurtzean arropa auto-estutuan pentsatzea edo bustiz gero lehortzen dena, “Etorkizunera itzuli” pelikulan bezala. Sentitzen dugu, baina gauza heltzear daude. Bitartean, dendetan aurkitu ahal dituzun beste objektu adimendu batzuk erosi ahal ditzakezu.

  • Erloju adimenduak. Aspaldion, erlojuak ez dute balio soilik ordua emateko. Orain zure pultsua, loaldia, aktibitate fisiko, egutegia… esaten dizute. Honez gain, Smartphonen ordezkari bezala balio dute, deitu edo mezuak bidaltzen uzten dizute bere ukimen-pantailari esker.

  • Kirol zapatilak. Badira barnean txip bat dituzten kirol zapatilak, hauek gure aktibitate fisikoak monitorizatzeko balio dute. Zapatila hauek jakingo dute noiz ibiltzen, korrika egiten edo igotzen zauden. Beste objektu adimenduak bezala, Interneten bidez aplikazio batera konektatzen dira, bertan gure datuak ikusi ahal izateko.

Izena eman gure “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian